Ilobak arrunt maite
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-085-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: OIA-085/012
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Txaondon jaiyoko ziñan!
- Txaondon jaiyua bai.
- Denak han jaiyoko ziñazten?
- Hamar hoik 'e han jaiyuk dia. 'O kampun jaiyuk 'e baia.
- Bai, gaztinak hala izango dia, ez?
- Zarrena eaman zen betti larri arraiyo! Gu marruez geldittu giñan jakiña. Umia erra baizen arront hoi, Josetxo hoi. Ikaraarrizko bultukin emakumii ba, 'ta hor zea... Ez balia iñorre jon meikun billa, hoa jaiyo ingo zen. 'Ta zein dia 'ta, karri 'ute praktikante txar mierda bat zen! Hoaxe sango yot nik holokuri! 'Ta ze ingo 'ta indiziyua jarri 'yo 'ta, geldittu umia!
- Ai ama!
- Ongi heldu zena! Jibatu ziyon ikaarri, jibatu iñon! Bu! Gu asko behintzat, marruez geldittu giñan hoa eamanta.
- Geo eaman ber!
- Heriyun eam ber! Zuk ba al dakizu, kupetatikan burniyakin kendu 'men ziyoten tirata! Handikan heldu 'ta iilliya!
- Earra pasa zun (...)!
- Arront mutiko erra zen gizajua 'ta! Beti arront mattia dut! Oaiñ 'e hala dut!
- Karo, zarrena beti...
- Zarrena... Biño denak matte nik, nik denak! 'Ta haik 'e bai izeba! Ikaarri maitte izaten naute!
- Erra da hoi, e! Frantxixka!
- Bai, bai. Denak matte.
- Izeba ikusteko zaletuk eoten dia haik denak!
- Ama normala izaten da, biño izeba ez da hain errexa izaten. Hoi da zaindu 'ttuzulako zuk!
- Hoixe, nik, ongi iñ gaiña! Ez sekula, ipurdiko bat man gabia dia haik, izeban partetik! Sekula nik haik jo. Itxura txar bat eakutsi ez 'ta, ahaleiñ, ahaleiñ guziya ongi iñ 'ta, horrek asko san nahi izaten du!
- Oaiñ bueltakin.
- Oain bueltan. Nei bueltan hortxe aittu dia...
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!