Markina-Xemein (Bizkaia)

Eguneroko otorduak: babarruna, txerrikiak

Eguneroko otorduak: babarruna, txerrikiak Talo asko jaten zuten, baina morokila ez. Artoa, zopak eginda eta esnetan egosita. Babarruna jaten zuten egunero, eta garbantzua jaietan. Txerrikiak, gatzituta: "gatzanoski".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Talo asko jaten zuten, baina morokila ez. Artoa, zopak eginda eta esnetan egosita. Babarruna jaten zuten egunero, eta garbantzua jaietan. Txerrikiak, gatzituta: "gatzanoski".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero talue ta be, jango zendun ba morokille-ta?
- Bai, morokille be bai, baiñe ez gendun guk morokill asko. Ez giñen morokille, talue bai. Talu ta artu ta esni. Artue beste bat eitten zana, masie, ogixan moduen, artuaz. Ta artuta esni, gehixa gusteten jakun morokille baiño. Bai, artuai sopatxuk eindde, mehe-mehe ta gero esniaz egositte gozue eoten zan. Ta talu ta esni be bai. Talu be arto-urune, artuaz be hoixe, garixaz lez eitten zan, ba urune. Ta gero taluek.
- Eguneko, holan jatordu normal bat-edo, zelakoa izeten zan? Ze oin, denetarik jaten da oin.
- Lehena, inddierrak jeneralin. Inddierra, lapikokue egunero inddierra. Ta domeketan ba, garbantzuk ta okeli sartu barrun ta. Hoixe, zeziñe eitten zan ordun. Zeziñe ta txarrixe, jeneralin baserrixetan.
- Ta urte osorako?
- Bai. Txarrixek igul, bi be bai. Baiña, zeziñe ta holaku ba baten. Bai.
- Baia nun gordetan zenduen zeziñe?
- Gatzaun aski, esaten jakon. Leku bat, gatza emon ta hantxe konserban. Gatza bota ta alkarren gañin ipiñi.
- Ta ondo?
- Ba, bai. Ondo konserbatzen zan. Gatza, bastante gatza. Gero ba harek moteldu daixen, beratu ein biher zendun /bizendun/ uretan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia