Mallabia (Bizkaia)

Antzinako bizimodua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenagoko bizimoduaren inguruko iritzia. Konparazioak. Garai batean baserrietan ez zegoen ez ur-korronterik, ez argirik, ez bide egokirik...

Transkripzioa

- Ba, oin hirurogeta zortzi urtez hor atzetikuk kontau biheko jittuau!
- Bai, bai [...] lekuen ekixok.
- Orduko bizimodue, geur txarto esaten juau, baiña geur hobeto, neuretzako, lehenaukuek baiño. Orduen, baserri baten ez euen Mallebi guztixen fregaderara urik. Pozuetati edo iturrixetati, handik zertu biheko zan. Ta geur ya etxe bat ez da egongo urik bakoik.
- Kotxeik bakoik be ez!
- E?
- Kotxeik bakoik be ez!
- Kotxeik bakoik be ez. Baiñe urik barik behiñipeiñien. Eta kamiñoik be... Geure akorduen einddekuek die, hirurogeta hiru bat urte edo lau izengo die Ermuatik Markiñarako [hona goiko] kamiñue ein zala. Ta euen kamiño bat bakarrik Eltzubittik herrire.
- Mallebire, bai.
- Mallebirekue. Ta Mallabittik Areittixora. Mallabittik Ermurekue be oindio urte asko ez dala einddekuek die. Horrek ointsua ' einddekuek.
- Hori geu ezkondu giñan ingurun, ez?
- Bai. Berrogeta hamabi urte inguru edo [holakue]. Ta holantxek gauzak. Hamen miserixeko bizimodue erun eben lehenaoko zaharrak, ze ez urik, ez argiik, ta ez bideik ez euen hamen.
- Ezebez.
- Hamen euen miserixa bat, jantzixaz be bai...
- Honek ez jakixiek baiñe...
- Jantzixaz be bai, eta bidiekin be bai, urakin be bai, ta argixe be... Ointsuao ipinitteko argixek die honek argi... Ez euen. Petroliue edo karburue. Ta ez euen argiik be. Ta oin txarto bizi gariela? Bai! Sekulo be ez gara ondo biziko, baiñe ordun baiño hobeto oin.
- Orduko zaharrak bai konformidadie, e!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia