Berriz (Bizkaia)

Sarria auzoko Sarribeitia baserrikoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sarrikoa da, Andikoatik Garaira bitartean dagoen auzokoa. Bere baserria, Sarribetitia, non dagoen. Inguruko baserri askok dute "Sarri" hasiera.

Transkripzioa

- Zer esan biher naben; zu Andikoakue zara?
- Bai, Sarrikue. Andikoatik Garaidxera daguen etxe batzuk, Andikoatik Garaidxera […], hantxe bittarteko Sarrikue.
- Ze basarrikue edo?
- Sarribeitidxe.
- Ez dakit, han erreka ertzien daguena edo?
- Ez. Handik San Salbadorrera aillegau ezkero bista-bistan dago. Montor-montorrien. Erreka artien daguena bajutxuago dago. Eta gurie goi-goixen, holako basarri bat; basarri bat ez, bat, bi, hiru, lau, lau etxe. Lau basarri.
- Andikoara bidien edo? Garaitik Andikoara bidien?
- Ez, bai, hori, Garaittik Andikoara bidien. Montor-montorrien.
- Ha ezagutzen dot, han artatza bat dago inguruan, artiek edo...
- Bai, baiña Sarridxe, Sarridxe esaten [da], Sarribeitti, Sarriamatza, Sarriortuzar, Sarrigoti, lau etxe.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia