Oiartzun (Gipuzkoa)

Paper fabrikara oinez, taka-taka

Paper fabrikara oinez, taka-taka Oiartzungo jende asko aritu zen paper fabrikan lanean. Oinez joaten ziren, taka-taka, zakotea eskutik zintzilik zutela. Gero ekarri zuen bizikleta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oiartzungo jende asko aritu zen paper fabrikan lanean. Oinez joaten ziren, taka-taka, zakotea eskutik zintzilik zutela. Gero ekarri zuen bizikleta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun papeleran, e... Aittu ziñan. Oiartzungo jende pilla bat, ez?

- Asko! Asko! Oiartzundik papelera asko joten zin, asko! Urti haitan bai.

- 'Ta nola joten ziñazten?

- E?

- Nola joten ziñazten?

- Nola joten giñan? Oiñez.

- Oiñez bai, e?

- Oiñez, bai. Taka taka. Zakotia eskuan zintzilik eta...

- Zakotia?

- Zakotia.

- 'Ta bizikletaik ez zenun zuk?

- Bai, geo karri nun biziketa. Geo urtian propina pixkat izaten genun, 'ta propina pixka harrekin 'ta xox pixar batzukin 'ta biziketa karri.

- Ordun lujo geitza...

- 'Ta hoa biziketa geo trukatuta berriz beste biziketan jabe in nitzan 'ta, han geldittu zen nik aldeiñ in nunin, 'ta han ez dakit ze iña 'uten ben harrekin. Tira! Putzoa bota baute 're ez dakit, akaso traba ingo zun 'ta!

- 'Ta zertik ez zenun karri ba?

- Ez nun ekarri. Ordun ez zen kontu hura 'ta. Geo tokiya 're ber da biziketantzako. Hoa bestei esker (...)

- Karo.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia