Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra denboran, 14 urterekin, Arrasatera fabrikara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

14 urte bete zituenean Arrasaten hasi zen fabrikan lanean. Beste batek eta biek txandaka lan egiten zuten makina batean: bata goizeko seietatik ordu bietara eta bestea ordu bietatik aurrera. Morteroen 375 pieza egin behar izaten zituzten egunean eta, bete ezean, astean zehar gauez joan behar izaten zuten lanak bukatzera. Gerra denboran ondo kobratzen zuten. Gerraostean makina berean jarraitu zuten lanean, baina beste lan batzuk egiten eta lau pezeta kobratzen zituzten egunean. Aitak eta aitonak zerra jarri zutenean bera ere hara joan zen lanera. Pinuarekin kaxak eta tabloiak egiten zituzten.

Transkripzioa

-Eta gero hamalau urte ein (gauenian) Unión Cerrajerara, Mondrauera lanian. Gerra ostetxuan zan hori, al año treinta y nueve. Lelengo ibilli gintzen Garagartzako Kartxel eta bixok makiña baten. Bata goxian eta bestia atsaldian. Ta, klaro, relebuan ibili bihar izeten zan. Relebuan fan biher zintzen goxeko xeiretarako, hamalau urte mutikuek, bizikletia linterniaz-edo. Da gero ordu bixetan urten. Da bestia sartzen zan ordu bixetan da gabeko hamarrak arte txandaka, ezta. Baiña ein bihar izeten gauen hirurehun da hirurogeta hamabost pieza morteruenak. Morteruek honek bonbanak. Bakotxak tareia, e. Ta itten ez bazan, astien gabez edo fan eta ein in biher. Da mutikuek gintzen ba, e. Da orduen ba lelengoko zerien bastante irabazten gauen, gerra denporan ba bastante, hogetaka duruak, e, astian. Da hareik derrior ein biher. Da gero akabau zan gerrioi da ipiñi gindduen ba han makiñetan lanien, lengo makiñetan baiña beste lan batzuk eitten. Han lanien gabitzela, aste guztie lana ein da lau pezeta egunian, da zapatua aillegetan zanian, "seis por cuatro veinti cuatro". Hogeta lau pezeta kobrau da etxera. Bidien pintxazo bat ero ein ezkero, han ebizen ajustadoriak, radixuak eta, esaten oskuen baiña: "Baiña zer? Bokadillo bat ezin zeinketzue jan honegaz. Pintxazo bat itten badozue zorrak". Baiña... Da gero ba ipiñi gauen serria, han Mondrauetik urten da ba aittak eta arotzerixia zela gaukien, ba serria.
-Serria zeiñek ipiñi euen?
-Aittajaunak eta aittak. Egurrena, e, ebaittekua. Ta gero ba piñuokin da danok hantxe. Piñuokin da zerien kajak eta ein eta tabloiak eta hola zerian ba, hantxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia