Oiartzun (Gipuzkoa)

Errenteriako paper fabrikan

Errenteriako paper fabrikan Baserri bezala, Ugarte Errota ez zen handia eta lau anaia Errenteriako paper fabrikan hasi ziren lanean. 16 urterekin hasten ziren lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserri bezala, Ugarte Errota ez zen handia eta lau anaia Errenteriako paper fabrikan hasi ziren lanean. 16 urterekin hasten ziren lanean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 'Ta zuek baserri haundiya al zenuten? 'O gehiyena errotakin aitzen ziñazten?

- Bueno, baserriya bezela haundiya ez zen. Bos behi 'ro hola. Bai, bai. 'Ta geo gaiñekuak hazi ahalin, 'o martxa hartu ahalin lanea. Papeleran lau anai aittu giñan, e! Lau anai aittu giñan.

- Gazteik hasiko ziñazten?

- Bai! Beno! Nik zembat urte izango nittun? Ba ez dakit ba! Hamasei bat urte 'o! Hasi nitzanin ni.

- Gazteik hasten ziñazten lanin, e!

- Gazteik, gazteik, gazteik. Bai, bai, behiñ hamabost hamasei urtekin lanea. Bai. Lau anai papeleran aitzen giñan.

- 'Ta haik zer zin, zu biño... Haik 'e auro hasiko zin?

- Gaztiena ni lautan.

- Ordun zu hasi ziñeneko, hoik hasiyak?

- Geo bosgarrena arotz... Arotzeiyan hasi zen, Errenteiyan. 'Ta geo gaztina Saastian hua 're lanea.

- Denak lanea.

- Denak lanea.

- Berko.

- Hoixe! Jango bazen!

- 'Ta papeleran pintxe 'ro hasiko ziñan ba zu!

- Pintxe, bai. Pintxe hasi ber. Geo bakantiak zinian beti: "Hi! Ni hemen nak, e!" 'Ta hola. Geo suertia duena, empleatu itten zen. Bestik berriz, empleatu behiñ ez. Sei beti lanin! Biño, beti izaten zin hamazortzi, hamar laun han jabe, maixo itten zuna.

- 'Ta ze aittu ziñan papeleran jubilatu arte?

- Nola jubila...?

- Papeleran ze aittu ziñan? Urte pilla bat aiko ziñan!

- Urte asko! Papeleran! Soldao jon nitzanin papeleran...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia