Tolosa (Gipuzkoa)

Txiki-txikitatik ardiak gustuko

Txiki-txikitatik ardiak gustuko <p>16 urte zituela, igeltsero lanetan hasi zen. Txiki-txikitatik zituen ardiak gustuko, eta igeltsero lanetik ateratzen zuen diruarekin arkumeak erosten zituen. Gero, Karlosen aitak ardi batzuk ekarri zituen eta artaldea osatu zuten. Aita ibiltzen zen ardiekin, eta gaztak ere egiten zituen. Karlosen aita Ordiziako azokara joaten zen arkumeak eta gazta saltzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

16 urte zituela, igeltsero lanetan hasi zen. Txiki-txikitatik zituen ardiak gustuko, eta igeltsero lanetik ateratzen zuen diruarekin arkumeak erosten zituen. Gero, Karlosen aitak ardi batzuk ekarri zituen eta artaldea osatu zuten. Aita ibiltzen zen ardiekin, eta gaztak ere egiten zituen. Karlosen aita Ordiziako azokara joaten zen arkumeak eta gazta saltzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ni bastante garaiz hasi nintzen ateatzen. Aurrena, zerbait ibili nintzen, 16 urtekin hasita, pixkat igeltsero hasi behar nula ta, hola, igeltsero. Beti ardik etxen. Ttiki-ttikitatiken gustatu izandu zitzaizkiten ardik. Eta leheno eukitzen omen zittuen aittek-eta, baiño, gero, ni ya… ni jaiota ta garai hoitan behintzat ez. Garai hoitan ez. Eta hona etortzen zan artzai bat negun eta, jo, ni beti inbiditan. Ni beti inbiditan. Eta “Aitte, ardik” eta “Bai, ardik zea”, ta… Gero behintzat hasi nitzen garaien 16 urtekin eo igeltsero ta zerbait, handiken irabazten nun dirukin-ta, arkumek ekarri ta biberoitik-eta […] emanez ta hola batzuk jarri ta… Neri gustatu iten. Ez haikin egoteko, lanen beste alden ibili behar izaten non, baiño kapritxo hoik. Ordun aittek ekarri zittun beste 2-3 ardi o eta nik hazitakokin eta abar hasi giñen ardik, hola, batzuk ugaritzen. Eta orduzkeoz beti izan ditteu ardik. Eta ni nola ibiltzen nintzen kanpoa asteburutan ta lanetik etortzen nintzenen ta beti etxen lanen ibiltzen nitzela, baiño aitte erabat etxen. Aitte ibiltzen zan ardikin. Gaztak itten zittun. Hamabost aldira o, Ordizia ematen zitun. Ya hartzaillea fijo eukitzen zun eta hola ibiltzen giñen. Nik… obran ordun lanen ibiltzen nitzen. Bueno, soldaduskatik etorri ta gero berriro obran hasi nitzen. Eta, ordun, obran ibiltzen nitzen. Goizen lanea juteako goizago atera ta eamaten nun Ordizia hure. Arkumek baldin bazien, arkumek, gaztak baldin bazittun, gaztak, hartu ta harea ematen nun eta lanea juten nitzen. Eta gero, ba, baldin banitzen hemen Tolosa aldetiken eo hemen ingurutiken, bazkaltzea etortzen nitzen etxea. Hure trenen etortzen zan Alegria, ta gero hure etxea ekartzen non. Hala, bazkaldu ta berriz jun. Gaiñantzen, normalen ez nintzen etxea etortzen, tabernan baten eo bazkaltzen gendun, baiño.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia