Tolosa (Gipuzkoa)

Anai-arrebak zaintzeko ardura

Anai-arrebak zaintzeko ardura <p>Baserriko bizimodua du hizpide. Bederatzi anai-arreba ziren; Karlos zaharrena. Anai-arrebak zaintzeko ardura zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriko bizimodua du hizpide. Bederatzi anai-arreba ziren; Karlos zaharrena. Anai-arrebak zaintzeko ardura zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Senidetan zaharrena ziñala esan didazu.
- Bai. Ta majiña bat zaindu nittun nik, nerek baiño gehigo, nere senidek.
- Bai? Zenbat senide ziñaten?
- Beatzi.
- Ta ordun nola konpontzen zan aita, ama, seme zaharrena…?
- Aittek eta amak ein behar izaten zittuen lan pilla bat. Oain bezalaxe izaten zan lana ugari, diru gutxi irabazteko. Eta ni, zaharrena nola bainintzen, ba, pixkat gai izan nintzenen umeei erreparatzeko eo, hortxe. Sehaska haundi bat izaten zan, hola… zan […] zana, hola, bi hanka zittuna. Ta han eraiñaz. Eta hantxe. Txupetea nahi izaten zuen. Arreba bigarrenak, nere hurrengo arrebak, txupetezalea zan oso . Eta ez dakit laugarrengoa o zein zan, ni hari erreparatzen, [pixkat] eraiñez, ezin isildu ta txupetea emanda ta. Ta bestea atzetiken begira txupetea hartuko lukenen. Ta, halako baten, ni pixkat distraittu nitzen garaien, da! kendu hari txupetea, ta hartu txupetea ta korrika! Ta ni utzi umea ta hari segika, etxean bueltan. Ta noizpaitten txupetea harrapatu nonen, txupetea kendu ta berriz atzea umea isiltzea. Ta hemen ibiltzen giñen komeritan. Ta hortxe, ahal zan bezala. Amak, askotan, igual aitte lanak eittea o basoa o kanpoa juna, igual behientzako janak ekarri behar. Eta, bueno, ez zan oaingo kontuik izaten. Oain´e gaizki baiño ordun gaizkigo. Ordun gaizkigo. Eta hola, ba, beatzitaiño.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia