Oiartzun (Gipuzkoa)

Neska-mutilak elkarrekin, baina gordean

Neska-mutilak elkarrekin, baina gordean <p>Prendatan jostatzen ziren: Anton Pirulero kantari, galtzen zuenak halako tokira joan eta halako galdera egin behar. Heldu batzuk haserretu egiten ziren, baina beraiek halaxe gozatzen ziren. Neska eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren, baina etxekoek ez zieten uzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Prendatan jostatzen ziren: Anton Pirulero kantari, galtzen zuenak halako tokira joan eta halako galdera egin behar. Heldu batzuk haserretu egiten ziren, baina beraiek halaxe gozatzen ziren. Neska eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren, baina etxekoek ez zieten uzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lagun asko, juntatzen giñen bai.

- Koskorriya geitza izango zen?

- E?

- Koskorri geitza izango zela inguru hontan? Oain 'de bada miño...

- Juerga geitza! Antonenekui 'ta... geo prendak itten ere bai. Prendak! "Anton, Anton pirulero. Cada cual, cada cual, aprende su juego" eta hortan, geo galtzen zunak, prenda in ber zun 'ta "bueno, jon ber 'zu holako tokita, 'ta in ber 'zu hau galdetu" 'o besteta... Antonen kanta, "Anton, Anton..." zen 'ta Anton: zea, neska hoin attona zen, kaxkaxuia zen. Dendan hor eoten zen, 'ta hara jon 'ta "Aizu, Anton gazta zuria" ez "Zenbatin saltzen..." ordun, cada... bueno, oan beste modurako gauzak itten ttuzte, miño ordun gu gozatzen giñen prendak itten, bueno! 'Ta eoziñei: "Bueno, hola jon ber 'zu oaiñ horrea jon ber 'zu 'ta hoi galdetu ber yozu horrei 'o hau iñ ber yozu".

- 'Ta errita emango zuten zarrak?

- Bai, noski! "E, zea, ze ibiltzen zazte hemen, zea hola 'ta hola?" Miño gu... ume kontuk!

- Miño zarrai 'ta errespetu geyo? Jende helduai errespetua...

- Bueno, baiño gaixtakiyik, gaixtakiya preziso ez genun gauza txar... gure juergarako. Haiei ez zitzaioten ondo iruittuko miño bueno!

- Zuek erki pasa?

- Bueno! Hay cada cosa... jesus! 'Ta gozatzen giñan erki! Bueno! Neska 'ta mutil.

- Denak nasiyan, ez?

- Bai. Miño itxekun 'ta zeak... ixillik eta hola. Mutillakin 'ta ibiltzeko? Itxekun 'ta ixilik! Ez gaur bezela zea, neska 'ta mutil ez dia... ez zen ibiltzeik. Ibilliko bai pozikan egunez elkarrekin miño, gordeka 'ta hola.

- Miño hoi ya koskortuta? Ya neskatxa inta?

- Bai, bai, bai. Hamasei-hamazazpi urte 'ta.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia