Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskoriatza bere gaztaroan

Eskoriatza bere gaztaroan Eskoriatza nolakoa zen bere haurtzaroan. Eskoriatzako kaleak; kale-baserriak. Umetako kontuak; okerkeriak. 1935ean frontoia egiten hasi ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskoriatza nolakoa zen bere haurtzaroan. Eskoriatzako kaleak; kale-baserriak. Umetako kontuak; okerkeriak. 1935ean frontoia egiten hasi ziren.

Transkripzioa

- Zelakua zan orduan Eskoriatza?
- Eskoriatza? Bueno, orduan ezebe ez auen ta. Hemen, e, Erdiko Kalia, Beheko Kalia eta Goiko Kalia. Eta gero horri San Juan kalia esaten jakon. Hortxe dirijiduten zan dana. Eta gero ezautu danak itten zien, e, ba Dinotxuenak, ero Baldasarrenak, ero Enekotegixenak…
- Danak ezaunak, ez?
- Bai, danak, danak. Danak ezaunak.
- Eta kale horietaz aparte, beste guztia zer ziren, soluak?
- Bai. Kalien be baazen ganauek aukenak-eta.
- Kale-baserrixak?
- Bai. Inotxuenien be eukiko auen, eta Baldasarrenien be bai. Da nire andrien etxekuek be behixek euki zituen. Harek Ubidetik etorrittakuek zien, baiña behixak, eztakitt bat ala bi eukitten zittuen, baiña behixak eukitten zittuena badakitt seguru.
- Orduan herrixa txikixa izango zan, ez?
- Bueno. Nik eztakitt zenbat habitante eukiko zittuen baiña. Eztakitt. Akaso bi milla eukiko zittuen, baiña gutxi. Auzuetakuekin eta danakin, e. Kalien danok giñen ezaunak.
- Umiak-eta kalian danok alkarrekin ibiltzen ziñaten ala auzo diferentetakuak…
- Ez, ez. Danok alkarrekin.
- Eukitzen ziñuen burrukarik-edo zeuen artian?
- Bai, bai. burrukan be eitten gauen beti be-ta.
- Goiko kalekuak…
- Bai. Batzutan harrika be bai, eta gero hurrengo egunien eskolara fan ta lagunek, baiña… Bai, pasetan zan, bai.
- Hemengo jolaslekua zein izaten zen orduan?
- Bueno. Plazan-ta, orduen frontoia, e, ez auen, oin dagon frontoi hori ez auen. Horma, pareta bakarra auken hemendikaldien; zabala zan. Eta gero han arbola azen haundixak, gaztaiña zoruek, "castañas pilongas" ero. Eta jolasien han ibilttten gitzen. Eta gero, gu etorri giñen urtien, al año treintaycinco, frontoie itten hasi zien, eta al año treintayseis frontoia akabau, San Pedrotan inagurauko zan, eta juliuen gerria urten auen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia