Baserria baino kalea nahiago
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Maitane Toledo
- Data: 2007(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: OIA-031/006
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Gañeko senidik baserriyan?
- A klaro, klaro. 'Ta haik... senidia baiño urtian behiñ 'o horrelaxe joten giñan hara, hemendikan Astigarraga bakizu? Gaur kotxik badia miño oiñez? Hor Txikierdin barrena... ui, nik ze amurraziyuk aittu egun hartan, ene!
- Ze joten ziñan izebakin 'o?
- Izebakin 'ta, urtian behiñ edo joten nitzan.
- 'Ta nondik barrena joten ziñazten?
- Ui, pues Ugaldetxon barrena. Txikierdin barrena.
- Oaiñ kamiyua den tokitik, gutxi gorabera.
- Bai, bai, bai. Hortxetik...
- Len estratak 'o...
- Kamiyoz-kamiyo, bai baiño gu kamiyoz joten giñen, mendiz izango zen aurrepiria miño... oiñez, 'o zea, kamiyoz. 'Ta bakizu zer den?
- 'Ta han bixita in 'ta buelta?
- Bai.
- Eun bakarreko 'ro?
- Netzako kastigu erra bai hemendikan...!
- Bai e?
- Ui aber? Hemen hola bizi 'ta lagun artiak eta utzi 'ta... urtian behin e hoi, biño ordun 'de pues...
- Miño ama 'ta ikusteko goua izango zenun?
- Ba! ez dakit.
- Geo ya galdu?
- Klaro, klaro.
- Hasiyeran bai mira in miño...
- Si, pero... 'ta geo 're jon baziñan toki onetik txarrea, baiño txarretik onea torri ezkio aber!
- Klaro, hemen gañea kale ingurun eongo zen girua 'ta!
- Hoi ba, hoi ba. 'Ta launak 'ta, jesus! Geo hemen izeba aitzen zen josten: neska kuadrilla gaitzakin 'ta batekin 'ta bestikin kontuk esan 'ta o! Jesus! Ni honea torri nitzanin, akortzen na, Uarteko Karolina, uste 'ut hilla dela, Xegunda ez dakit izautu zenun... pues, Karolina hura geo Ameriketa jon zin ezkonduta, harrek esaten zin: "Altxa zan buru hoi, bestela txikorta jarriko ñet, zean, kokotza azpiyan". Klaro, baserritikan han zea hain mendi tontorretik ezerre zeatu gabia torri 'ta!
- Lotsatu?
- Klaro, hola. 'Ta hoinbeste neska hemen, josten bo! 'Ta Karolina hura tipo gaitza zen, 'ta gañea jartzen zin paretai kontrai beira, "Altza zan buru hoi, bestela jarriko ñet txikorta kokotza azpiyan buru hoi tente eukitzeko" saten zin. Hura beti broman...
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!