Oiartzun (Gipuzkoa)

Arropa garbitzen

Arropa garbitzen Arropa garbitzera errekara joaten ziren, labaderoa jendez betea egoten zelako eta ura agudo zikintzen zelako. Beraiek bazuten ur-korrontea etxean, eta arraskan garbitzen zuten arropa. Gobada egiten zen, baina beraiek ez zuten egiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-020-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arropa garbitzera errekara joaten ziren, labaderoa jendez betea egoten zelako eta ura agudo zikintzen zelako. Beraiek bazuten ur-korrontea etxean, eta arraskan garbitzen zuten arropa. Gobada egiten zen, baina beraiek ez zuten egiten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beno, lata erra maten ai naz, e!

- Ez, ez. Lasai! Zu gustora al zaude?

- Ez dakit ba, ze san!

- Nik galdetuko zattut! Ai naz ni galdezka!

- Bai, ai za biño...

- Nik jakin nahi nun, erropak nola garbitzen zenittuzten!

- Guk sukaldian. Fregaderan. Batzutan joten giñan zeara... Nola da?

- Labaderoa?

- Altziberko 'ta erreka hoi nola, Altzibertik Errentira joten dena? Pues horrea betti. Posta 'ro... Han bian ez dakit nola saten ziyoten. Han zea bazen, beno, oaiñ ez dakit nola esan. Iturriozko birian zen sagardoteiya, 'ro sagardo fabrika 'ro... 'Ta handik joteko ez dakit zer zela 'ta, istoriyak.

- Biño behintzat...

- Batzutan arropa garbitzea 're hara joten giñan.

- 'Ta hor beko plazan din labaderu hoik ez al zin garai hartan?

- Bai. Nik hoik beti izautu 'ttut hor. Biño konserbatu iñ 'ttuzte kendu gabe. 'Ta labadoria 're bai. Arreglatu 'ro zeatu 'ta. Biño hora nik han izautu nun.

- 'Ta ez ziñazten hara joten?

- Joten giñan, biño, launtzat zen tokiya. 'Ta ura gutxi korritzen bau denak han ur zikiña juntatzen da, 'ta irriyoa jon ezkeo berriz, zikiña urak eamate 'u.

- Karo.

-'Ta arropa ongiyo garbittu. 'Ta bestela itxian ura genun itxian. Denbo batin toki askotan ez zen urik, biño guk ura bagenun.

- A bai, e? Zuek bazenuten ordun? Bentaja erra bai!

- Bai. 'Ta batenak eta bestinak eta ahal zen bezela, pues arropa garbittu, pilla haundiya itteko 're bakizu, maiz garbittu berko Hainbeste launek. Ez zen han xobra askoik izango.

- Biño hoi eunero 'ta itten zenuten? Eunero 'ta garbitzen zenuten?

- Arropa?

- Astian askotan 'o? Oan bezela?

- Zikintzen zenian 'o. Ahal zen bezela garbittu. Ez batzuk bezala... geo saten zuten maindirik eta juntatu 'ta gobara ittea. 'Ta hura iosi 'ta itten zuten, biño, gue itxian ez.

- 'Ta zuk ikusi izandu 'zu, nola san 'zu? Gobara?

- Gobara saten zuten. Eta zeak, barrikak bezela... Aittu izandu 'ut nola saten ziyoten 'ta halako uan ez dakit ze jarri 'ta, ura berua bota 'ta, betik zirrittotatik atera 'ta ez dakit nola in 'ta. Biño gue itxian ez, gue itxian itturriya ereki 'ta han.

- 'Ta jaboiya 'ro ze biltzen zenuten?

- Jaboiya. Jabon Txinbo.

- Raka raka raka harrekin.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia