Azkoitia (Gipuzkoa)

Arropak garbitzera Aitzako albergara

Arropak garbitzera Aitzako albergara Manuelari ume-zain egotea tokatu zitzaion etxean. Arropak garbitzera Aitzako iturrira joaten ziren, alberga baitzegoen bertan. Xaboia pastiletan izaten zen. Arropak eta oheko jantziak bereizita garbitzen ziren. Astoan edo bizkarrean eramaten zituzten arropak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Manuelari ume-zain egotea tokatu zitzaion etxean. Arropak garbitzera Aitzako iturrira joaten ziren, alberga baitzegoen bertan. Xaboia pastiletan izaten zen. Arropak eta oheko jantziak bereizita garbitzen ziren. Astoan edo bizkarrean eramaten zituzten arropak.

Transkripzioa

-Eta orduan zuk umezai egon behar izaten zenuen etxean?
-Bai, normalien bai.
-Zer zineten, oso segidakoak anai-arrebak?
-Bai. Orduen hola izeten zan.
-Eta haiekin zer ibiltzen zinen, hemen etxe-bueltan ala kalera-eta jaisten zinen?
-Bai zera! Etxien. Kalera? Oiñez hainbeste bidien umiekin? Ez, ez. Oin bezela etzan.
-Eta arropak garbitzeko eta nola moldatzen zineten?
-Itturrire. Aitzako itturrire esaten giñun, etxetiken bos bat minuture zan, eta hara juten giñen erropak hartute. Eta han alberga haundi bat. Eta Aritzakuk eta Agiñakuek eta gu ta Urkalekuk ere bai, kuadrillie haraxe.
-Eta zer zeuneukaten, erropak astintzeko-eta tokiren bat bazenuten han?
-Bai. Potzo haundi bat [...], potzo haundi bat zeuken, sukalde hau ta baiño haundiaue, potzo haundi bat harriyekin; harri gaiñien ipini arropak eta han jabondu te, han zeatzen zien, garbitzen zin zuritzen zin, eta gero zuriyek barreñoi haundi baten lejiatan ipiñi, lejia-uretan.
-Lixiba egiten zenuten?
-Bai.
-Jaboirik eta izaten al zen?
-Bai, jaboie izeten zan, jabon-pastillie izeten zan. Lagarto edo Chimbo edo, jabon-pastillie izeten zan.
-Eta oheko izarak eta holako prendak eta erropak jaztekoak batera garbitzen zenituzten ala aparte?
-E(ra)man batea eittten giñuzen eta aparte garbiu.
-Eta gero atzera handik etxera bizkarrean hartuta erropak?
-Bizkarrin hartuta, bestela astukin.
-Bide asko zenuten albergatik?
-Bost bat minutu edo. Barreñoikarie burun hartuta bai makiña bat bidarrez, oiñ hor kanpokuk ikusten dien bezela.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia