Azkoitia (Gipuzkoa)

Txerrikia gatz-kutxan mantentzen zen

Txerrikia gatz-kutxan mantentzen zen <p>Txerrikia gatza emanda mantentzen zen gatz-kutxan eta txorizoak oliotan jartzen zituzten lapiko batean. Txerrikia lehortzeko piper-hautsa ematen zitzaion.</p>
Tamaina:

Txerrikia gatza emanda mantentzen zen gatz-kutxan eta txorizoak oliotan jartzen zituzten lapiko batean. Txerrikia lehortzeko piper-hautsa ematen zitzaion.

Transkripzioa

-Txorixoak eta odolkiak eta nun mantentzen zenituzten, txerrikia.
-Txarrikiye gatza emanda mantentzen zan. Eta txorixuek sekatzen zienin oliyotan sartzen zin ordun, oliyotan sartuta mantentzen zien.
-Oliotan nun sartzen zenituzten, kutxaren batean edo ontziren batean?
-Ez, ez, ontzi, lapiko haundi, portzelanazko haundi bat izeten zan, eta han sartzen zien txorixuek eta, saiheskiyek eta solomue´re bai.
-Eta gatza emanda esan dezu?
-Urdaie eta urdaizpikue eta hoiek gatza eman.
-Haiek kutxan baten?
-Bai, kutxen; gazi-kutxie esaten zikon.
-Eta gero behin gatza...
-Gatza hartzen zebenien uretan pixkat gezatzen eukitzen giñuzen eta gero piper-gorri hautsekin ein geiñe eta sekatzen ipiñi. Sekatzen egoten zien.
-Piper-hautsa ematen zeniotenean, zertarako izaten zen, sekatzeko edo denbora gehiagoan mantentzeko edo?
-Ohitturia edo nik eztakit pa ze izeten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia