Hondarribia (Gipuzkoa)

Angula asko harrapatzen zuten

Angula asko harrapatzen zuten <p>Angula asko zen errioan. Sarea nolakoa den, "baia". Kaxa. Asko saltzen zuten, eta etxean jan ere bai. Angulak nola hil, tabakoarekin. Nola prestatu, piperminarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Angula asko zen errioan. Sarea nolakoa den, "baia". Kaxa. Asko saltzen zuten, eta etxean jan ere bai. Angulak nola hil, tabakoarekin. Nola prestatu, piperminarekin.

Transkripzioa

-Ari giñen erriyoko kontuekin, ta angula ere bazen han?
-Bai! Hemen angula asko hartzen zen orduan! Baiño asko, e! Angula asko hartzen zen hemen!
-Zu ere ibili…
-Ez. Ni ibilli naiz, baiño, beste, gutxitan. […]. Banuen saria, bakizu nola hartzen den, ez? Palo luze batekin, muturrian du jarriya zera bat, sare bat, egur mehe-mihakin einda, hola, eta sari harekin eitten da, lehorretik eta itsasotik, batelatik ere bai, jun. Angula asko hartzen zen hemen!
-Nola du izena horrek? Sariak?
-Baya.
-Baya?
-Baya.
- Ta horrekin, lehorretik edo…
-Lehorretik o batelatik. Eta gero ematen dute kaja bat, hola, “uno veinte”, hola, luze, “cuarenta de ancho” eta “veinte de alto”. Eta handik atera , ta itten dute bota kaja hortara. Zeatik ateratzen da zakarra ere bai, makil puskak ta holakuak, belarra-ta atetzen da asko, zikiña, ta ura ere bai. Ta kaja horrek du egiña “una rejilla” jarrita. Eitten da zulo bat, hola, “diez por… diez por diez, o diez por veinte”, rejilla bat, ta jartzen zaio “red metálica”, itxi-itxi-itxi-itxia, angulak eskapo ein gabe. Ta harekin atera ta tra: hiru, o lau, o hamar angula. Bueno! Berriz, pla, ala!, kajara bota. Angula asko hartzen zen hemen, leheno. Asko. Baiño asko, e! Ez milla kilo, ez, biño hiru-lau kilo, bi-hiru kilo, beti, bakoitzak.
-Bai, e?
-Bai.
-Ta angulak saldu ere…
-Hemen angula asko saltzen zen. Klaro, saltzen zen peskaderita, angula saltzen zen. Asko. Ta itxetan jan, pilla bat ere bai. Biño angula asko. Asko.
-Normala zen angula jatia etxian?
-Bai. Honbre!
-Egun espezialetan ala…
-Ez, ez, ez. Hartzen zuenak itxian jaten zuen, egun… normal.
-Ta angulak hiltzeko?
-Botatzen da tabakua. Ez duzu aitu hori, leheno?
-Bai, baiña nola?
-Tabakua lehen saltzen zan, tabakua, kuarteroi batzuek, liatu gabe. Paketia ireki ta da barrenen tabakua bakarra, txikittua dena. Handik hartu ta bota, …, gaiñian, ta hasten dire denak saltoka, hasten dire, ta bota pixkat handik, hiltzen dire segittuan. Ta gero prejittu ta jan.
-Oliyuakin ta ze gehio?
-Batxuriya. “Que no falte”. Ta piper miña. Miña. “El picante”! Angula pikante gabe, no pita. Ta badire arraiak, porejemplo bakallua ere bai, ni, ni, netzako, bada jendiak ezin dutenak jan. Biño guk itxian jaten dugu ta ni, ta nire andriak’e jaten du pixka bat miña, ta alabak ere bai, miño ni, gustatzen nau pikante-pikante. Ona da. Ardua edateko.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia