Hondarribia (Gipuzkoa)

Bidasoan arrantzan

Bidasoan arrantzan <p>Bidasoa ibaiko izokinak eta arrainak. Gainbehera nola etorri den. Batelarekin joaten zen arrantzara. Lupia. Arrantzarako aparejua. Beita bezala, errioko zizarea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bidasoa ibaiko izokinak eta arrainak. Gainbehera nola etorri den. Batelarekin joaten zen arrantzara. Lupia. Arrantzarako aparejua. Beita bezala, errioko zizarea.

Transkripzioa

-Erriyuan bazen beste arrairik?
-Porejenplo, rio Bidasoan, esaten duzu? Bai! Hor hartzen zen ere bai, salmon. Eta gero, maria heldu dela, gottitzen, itsasotik, maria heldu da gotti, gotti, gotti, hor hartzen da arraia, klase guztiyak.
-Izokiña?
-Erlas, salmonetes, korrokones, denatik etortzen da arraia. Uain ez asko, zeatik dena, arraia da mermatua asko. Ein dire, ein ttuzte “muchos artes”. Aparejoak…
-Pelajikoak ere bai…
-Pelajikos, zerrikei hoyekin, ta botatzen ttuzte, este, sariak eta hola, botatzen ttuzte, inten ttuzte, hartzen da arraia, hartu dute pilla bat. Ta uain arraia in da mermatu asko. Zeatik ein da abusatu arraiakin. Hil dute arrai pilla bat. Jateko, klaro, biño…
-Zu mutikua ziñela arrai asko zegon erriyuan?
-Bo! Asko! Asko. Denatik. Denatik. Arraia denatik. Ni juaten nitzen, uain dela berrotamar urte. Banuen batela, ta igandetan ta fiestatan juaten nitzen, […] puntan, aeroportua den lekuan uain, horrea, bare puntan, hor atetzen genun arraia, balde baten erdiya beti arraiakin. Lupiya, lubina, uain lubina da piszifaktoria egiten da hori. Eta lubina hartzen genun asko ere bai. Aingira, xabalua… Xabaluak dire platuxak. Eta…
-Kañabelakin?
-E?
-Kañabelakin?
-Ez. Mar de fondo, o pesca de fondo. Dute beruna, ta hola hartu ta estilo oeste botatzen da fiiii… Juten da aidian, beruna, ta muturrian dittu metro t’erdi o hola bi nylon, saliente, ta hoiek dute puntan amua jarrita. Ta beruna, pixu bastante duena, zertik hola hartuaz [xoko-xokotik] ta hola joten da, fiii… aidian, igual joten da zortzi metro, o hamar metro. Ta hura gero erortzen da uretara, ta joaten da lurra jo arte. Ta beruna geratzen da lurra joten, eta bi punta haiek, “de ochenta centimetros” o hola bat, eta bestia “de un metro”. Biyek ez dire jartzen parian, bestela eitten dire nahasi ta hola. Bat beti izan bihar du luziagua, etortzen bada porejenplo arrai batek hartzen badu, bestia geldi zala libre, ta batek du metro bat luze ta bestiak otxenta o hola. Jana, betta. Betta izena da, betta da “carnada”.
-Karnata ze…
-Guk jartzen genun beti, ta onana zen, “lombriz”.
-Txitxaria?
-Bai. Xixaria “de ría”, e!
-Errekako txitxaria diferentia da?
-Bai! Jendia horrekin joaten da, ta billatzen dutela esaten da, biño hor onena, onena, demostrau, “lombriz”. Xixaria.
-Xixaria.
-Bai.
-Ta non egoten da?
-Hori Hondarbiyan zen pilla bat, Amuten, porejenplo. Eta beste erriyotan ere.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia