Hondarribia (Gipuzkoa)

Bateletako tranpak

Bateletako tranpak <p>Bateletan eta gabarretan ere baziren tranpak. Pareta faltsua egiten zioten. Ogiak sartzen zituzten zuloan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bateletan eta gabarretan ere baziren tranpak. Pareta faltsua egiten zioten. Ogiak sartzen zituzten zuloan.

Transkripzioa

-Batelakeri, batelakeri ere, bazen tranpak. Gabarrakeri ere bai. Gabarrak ta batelak dute aurrian, du hola, branka, ez? Porejenplo, batela.
-Bai.
-Aurrin badakizue nola den, aurrin, hola, pues barrenen eitten zioten beste pareta bat, egurrakin, igual-iguala, bestia bezala, faltsua. Txikiyagua. Ta gero gaiñetik kentzen zioten tablilla bat, ta hor gelditzen da, aurrian, “hueco” bat. Ta horrek emaki dittu /emakittu/ “unos pasadores”, sartzen die iltziak. Tiratzen baduzu ez da atetzen egur hoi. Ez da atetzen. Ta kentzen zien, iltzi haiek kendu, goiko tabla kendu, bi tabla hola dijuana, eta nola bat da branka beria, du hola, kanpuan. Bestia nola ttikiyagua den, enteitzen nazu, ez? Bat hola, ta bestia haundiyogua, hola. Hor, tarti hori, dena beteta ekartzen zen. Dena. Rodamentu ta hola zenen, gauz txikiyak, bua, han kabitzen da! Ez asko… Ogiyak-eta ekartzen nittuen ere bai han, zoluan sartuta, guardiyak utzitzen ez ta, han sartuta, biñon beste genero asko, han barrenen. Ta beiratu, ta ez da ikusten, da barru dena hola, ondo da, ta klaro, kanpua’re bai, ez daki, ez dakizu, “so pena que” metro batekin neurtzen baduzu barrena, a tope, ta beste barrua igualakin kanpua, kanpua da luziagua. Pues hor barrenen asko ekartzen zen. Gabarretan’e bai. Asko.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia