Oiartzun (Gipuzkoa)

Besoetakoa hazten

Besoetakoa hazten Amak ez zuen nahi izaten seme-alabak kalean ibiltzea. Anaiak Kontsejupean pilotan jostatzeko desiratzen egoten ziren. Lehengusu bat beraiekin hazia zen. Gurasoak hil zitzaizkion eta Maitxoren amaren besoetakoa izaki.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-020-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amak ez zuen nahi izaten seme-alabak kalean ibiltzea. Anaiak Kontsejupean pilotan jostatzeko desiratzen egoten ziren. Lehengusu bat beraiekin hazia zen. Gurasoak hil zitzaizkion eta Maitxoren amaren besoetakoa izaki.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Biño, izango ¡ttuzu ongi pasatako zeak, e! Hanako Urkabea joten ziñaztenin ongi pasako zenuten!

- Ume koxkorrak, pues jostatu.

- Karo. 'Ta zuek...

- Haizia ona hartu, zea, ibilli gabe. Haizia hartu 'ta.

- Karo, itxian nola eoten ziñazten...

- Itxian eon berrian, kampoa! Biño... Urkabea 'ta hola. 'Ta zarrenak eta hola pelotan ibilli nahi 'ro hola 'ta: "ama, pelotan biltzen utziko nazu kalea joten? " 'Ta ordu erdi bat 'o ordu bete 'ro...San: "Hambeste ordu arte". Korrika konsejupea jun 'ta pelotan ibilli 'ta beitzin relojui beitu 'ta korrika itxea.

- Karo.

- Gu ez giñen iñorrekin sesiyun aitzen.

- Karo, biñon, haurrak izaki 'ta muittu, muitzeko ze hoi! Goua. Karo. Normala.

- 'Ta gaiña guekin batin hazi genun lenguso bat.

- A bai?

- Ama hil zitzaiyon gaztetatik eta guekin batin bizittu zen.

- 'Ta zer zen, zuen eraretxokua?

- Gue anaiya biño, zarrena biño pixkat zartxio.

- A bai, e?

- 'Ta haik gelditzen zian hiru. Hiru anai... Bi anai zarrenak hamaika hilabete, hamabi... gutxi! Difentzi ttikiya 'ute, zuten. 'Ta lehengusua pixkat zartxio hiruak. Denak hola biño.

- 'Ta hua zuekin?

- Guekin.

- Biño anaiya bezela izango zenuten? Seniria bezela?

- Igual, igual. Geo komuniyua ordun hamar urtekin itten zen, eta amak san zun hoiri komuniyoa bialtzeko. "Batei bialtzen baut bakarrik, 'ta bestia..." Hiruak igual igual jantzi 'ta betzi urtekin kumuniyua. Bikaiyui galdetu aber ingo zun 'ta baietz, doktriña baldin bazekiyen. Sakristira joten zin ba 'ta, baietz.'Ta hiruak batin in zittun kumuniyua igual jantzita. Jendia berriketan aitzen baizen (...) 'ta. Bat bakarrik in bazun, "hau in du, beria ez baidu" 'ta nola izaten da! Hola hiruak 'ta hiruak igual jantziyak.

- 'Ta ze in zizkan béak erropak?

- Amak dena. illoba zun 'ta. Béak hartu ber zun hazitzeko geo. Ordun hala itten baizen! Norbatt besotakua baldin bazen 'ta gurasuak hil 'o hola hil, joten zian padrinuan itxea.

- 'Ta amautxiya, zue ama amautxiya zun?

- Bai. 'Ta atta, atautxiya. Attan izenekua zen, gue attan izenekua zen hora Pablo.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia