Gorriak eta erreketeak etxean bertan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-015-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bileran ezagutu zuen gizona. Gerra etorri arte, ezin izan zuten ezkondu, gizona gerran baitzen. Inaxiren anaia aritzen zen gizonaren baserrian laguntzen. Inaxiren beste lau anaia gerran izan ziren: bi gorrietan eta bi erreketeetan. Baina ez ziren haserre izaten beren artean; ez zen ez 'inkiik' eta ez 'temaik' beren artean.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko apirilaren 12a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: OIA-015/012
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Nola zun izena zure gizonak?
- Ne gizonak Joxe.
- Non izautu zenun Joxe?
- Pues hoixen, bileretan. Gu atetzen giñan neska batzuk 'o 'ta haik 'e mutil batzuk 'ta elkarrei "Faborez" 'ta "bai" 'ta danak dantzan 'ta handik 'ta hemendik 'ta elkarrei launtzen 'ta hasi 'ta... Haik gitzasemik guri launtzen 'ta hola izautuak, 'ta geo ezkondu. Gu lenaotikan aurki(tu) ginan ez bazen gerra etorri, gerra torri 'ta hura eaman zuten 'ta akabo! Torri zen arte ez giñen... hiru urte e!
- Hiru urte: erra!
- Erra zen! 'Ta beste anaia, bi anai zin, bi anai 'ta hiru arreba, 'ta hiru arrebak Donostin neskame 'ta ama, atta hilla zuten eta hiru arreba Donostin neskame eoten zin etxetan, etxe partikularretan, 'ta bi anaiak 'ta biyak eaman! Miño maten ziyoten zerbait sueldo hillian ama sostenitzeko 'ro, ez dakizu?
- Bai miño, joe.
- Haik falta. 'Ta geo ne anai bat eondu zen denbu hartan, ne anai bat gazteguo ni miño, behiak eta bazittuztela 'ta haik jeitsi 'ta letxero bati maten genion, maten ziyoten, 'ta hola sostenitzen bizimodua, sostenittu.
- Klaro, nolapatte.
- Mutillakin 'e, anaiakin 're biali ber 'ta ne gizonai 'ta 're biali ber 'ta... haik 'e diru pixkat behar baizuten, (haik ez zuten). Han soldauxkan ematen ziyotena ez zen pasako, gutxi, ze sueldo mango ziyoten ba. (...) askoik, gutxi.
- Eta anaia 're gerratik atera zen? Biziyik ate zen baita 're? Gizonan anaiya?
- Gizonan anaiya 're biziyik ate zen. Haik biyek biziyik ate zin. 'Ta hoi hola 'ta neriak 'e ibili zien: bi billi zin reketetan 'ta bi gorritan.
- Bi gorritan ze? zue anaiak?
- Bai. Ne anaiak.
- Zuek anaiak bi ibili zin reketetan eta bi gorritan?
- Bi gorritan.
- 'Ta!?
- O! Ez zuten inkiik. Ez zuten elkarrenganako zeaik; temaik. Eaman deittu itten zittuzten eta eaman, 'ta horrekin... ez zuten.
- 'Ta geo gerra 'ta geo, berriz juntatuko zin ba?
- Gerra bukatu zenin itxian 'ta elkarrekin juntatu aleiya.
- 'Ta ez al zin haserratzen?
- Ez, ez. Reketik ez. Konpreintzen zuten nolako... obligaziyo bat izan zela. Zertik reketik Irun aldian dena rekete zen.
- Obligatu in zittuzten?
- Bai, obligatu. Hola. Istoriyak!
Egilea(k): Ane Lardi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!