Gorriak eta erreketeak etxean bertan<p>Bileran ezagutu zuen gizona. Gerra etorri arte, ezin izan zuten ezkondu, gizona gerran baitzen. Inaxiren anaia aritzen zen gizonaren baserrian laguntzen. Inaxiren beste lau anaia gerran izan ziren: bi gorrietan eta bi erreketeetan. Baina ez ziren haserre izaten beren artean; ez zen ez 'inkiik' eta ez 'temaik' beren artean.</p>