Oiartzun (Gipuzkoa)

Mokozorrotzeko meategiak

Mokozorrotzeko meategiak <p>Urederren idi-parea zuten. Mokozorrotz meategietatik materiala trenera garraiatzen ibiltzen ziren idiekin. 'Harloria' deitzen zioten harri zurixka ateratzen zen meategi horietatik, eta baita metala ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-015-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urederren idi-parea zuten. Mokozorrotz meategietatik materiala trenera garraiatzen ibiltzen ziren idiekin. 'Harloria' deitzen zioten harri zurixka ateratzen zen meategi horietatik, eta baita metala ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bagenittun iriyak e, iri pare bat, bai... 'ta harekin. Geo minasen; Mokozorrotz. Mokozorrotz deitzen den itxia bada 'ta mina han. Han harloria harria bereixten zuten, baliosua, Astuariasea 'ta eamaten zuten. 'Ta Bentasea eamanteko ez dakit zenbat patzen ziyoten, gutxi.

- 'Ta zein ibiltzen zen atta iriyekin?

- Atta bizizen artin bai, geo anaiyak. Harloria saten geniyona, harri zuri antzeko bat. 'Ta metala 're bai, (kaltzi klatzekuak). Bentasetikan bialtzen zuten halako tranbia ttiki bat zea propio hortako gauzak eamantekua. Hola.

- Eta ordun attak iriyakin ze itten zun? Minetatik hartu eta trena arte 'ro jetsi?

- Hemen, minetatikan hartu eta trenea eaman 'ta ez dakit ze patu... gutxi, miño orduko dirua. Dirua zerbatte, familiya atetzeko aurrea.

- Hamar seme-alaba atetzeko!

- Aber!

- Lan pilla erra bai.

- Oaingo kontuik ez zen.

- Ez zen, ez zen...

Egilea(k): Ane Lardi

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia