Gobada
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-011-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Udatiarrei arropa garbitzen aritzen ziren. Sutako hauts egokia izaten zuten kuelarako. Lehendabizi kuela egin eta gero, errekara joaten ziren arropa jotzera.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko martxoaren 22a
- Iraupena: 0:03:52
- Erref: OIA-011/018
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Zuek 'e arropa garbitzen ibiltzen ziñazten kampoko jendintzako!
- Kampoko jendintzako.
- Haik ze tortzen zin, udako? Udara pastea, 'o...
- udara, udara pasata tortzen zinak zin haik 'ta maten zuten arropa 'ta neguan 'e askotan bialtzen ziuten, hango arropak usai txarra izaten zula 'ta honea arropa garbitzea.
- Zuek usai onakin uzten zenutelako!
- Ez, han lejiakin garbittuko ziyoten 'ta, guk ez baigenun lejiaik ibiltzen. Guk ibiltzen genun surtako hautsa ona, eurra ona izaten zen 'ta! Hautsa txui-txuiya. suilla 'o kuela batin jartzen genun, 'ta denak xabal-xabal-xabal han jarri, jarri jarri 'ta betetzen zenin,
ura botiz, ura botiz, ura botiz, betetzen zenin, geo surtako hautsa... Egurra 're ona izaten zen, zen pizarra guk herreruk genittun onduan 'ta, egurra ona maten ziuten 'ta, haik egurra 'o zerra... Handik zerra... zerrautsa karri 'ta zerrautsa jartzen geniyon gaiñin
eur puxka batzukin 'ta ur berua irakitten bota 'ta hala garbitzen genittun.
- A! Ura irakitten bota itten zeniyoten? 'Ta ez zun betikan sua eukitzen, zea harrek?
- Ez, ez, ez, ez, ez.
- Bota itten zeniyoten ura irakitten!
- Ur berua... urak irakitten zunin bota 'ta kuela harrek zun azpiyan hola xolo batzuk, 'ta han zittun hola trapo batzuk sartuak. kompaziyo batea, bi... Lau xulo zittun 'ta...
Bi ta bi lau, lau xiri... Lau trap... Lau puxka hola xintxilik jarri 'ta geo ura itten zen handikan atera, ur berua. 'Ta uantxe ura berua atetzen zen demboan ya eosiyak zozten arropak pronto zozten.
- Señalke denin pasa zela!
- Pasa zela ur berua! 'Ta hala geo erreka jon maiyak 'ta denak hartuta 'ta hantxe pantorrilletan ez zen krak haundiyik izaten ordun! Geo han jarri ta maiya haundi bat eamaten genun,
maiya haundira bota arropak garbittuta 'ta silla 'o maiya ttiki bat bagenun arropa jotzeko 'ta arropa hartan zea hura, lengo hango usaiya 'ro zea hora kendu, astiñ astiñ in, jo jo iñ, astiñ astiñ iñ, 'ta hara bota 'ta geo anilla pixkat eman 'ta, libre. Han ura kentzen zuten,
han maiya hartatik zintzilik betti, ura botzen zuten ta ura botzen zutenin biyurrittu pixkat eta maindirik baratzin zabaldu.
- Hoi ze itten zen erropa kolorekukin 'o txuiyakin bakarrik, bakarrik itten zen?
- txuiya... maindirik bakarrak mate 'izkiuten. maindirik eta maindirik eta almhoadak eta ontzi trapuk. Bakarrak ematen ziguten. Gaiñekun koloezko 'ta hola ez.
- Ez, e?
- Haik itxian itten zittuzten.
- Biño kolorekuk 'e garbittu zittezken hola? Zuek itten zenuten bezela?
- Ez, haik ben itxian.
- Haik ben itxian.
- Kolozkuak... Kolozkuk nola ez baizun eosi berrik, haik ben itxian itten zittuzten. Bai.
- 'Ta zuek zuen erropak 'e erropa txuiya hola garbittu zenuten?
'O haikena bakarrik itten zenuten hola?
- haina bakarrik itten genun hala, geo eamateko, entregatzeko, jakitteko. Batzuk marka izaten zuten, bestik ez, 'ta bestela itxekua, bo! Itxekungatik 'e importa ziun guri!
- Ahal zen bezela hua!
- Itxekua ahal zen bezela, jaboiya 'ta urakin garbittu ta... ahal zen bezela.
Egilea(k): Irati Etxebeste
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!