Oiartzun (Gipuzkoa)

Eliza eta gerra

Eliza eta gerra <p>Kongregazioak elizako talde batzuk ziren. Mutil eta neska taldeak. Hilero konfesatzera eta komulgatzera joan behar izaten zuten. Elizak esaten zuen gerrari indarra kendu behar zitzaiola. Herritarrek, ordea, bazekiten gerra ez zegoela euren esku.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-011-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kongregazioak elizako talde batzuk ziren. Mutil eta neska taldeak. Hilero konfesatzera eta komulgatzera joan behar izaten zuten. Elizak esaten zuen gerrari indarra kendu behar zitzaiola. Herritarrek, ordea, bazekiten gerra ez zegoela euren esku.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kongregaziyuk berez zer zin?

- Oi! Kongreaziyokuk mutillak Luistarrak eta, neskak zea kongreaziyua... kompaziyo batea hamar 'o hamaika izango zittun kuadrilla batek eta beste hamar 'eo

beste haimbeste beste batek eta hola. 'Ta hillero, ta hillero jon ber 'zaten zen konfestu 'ta komulgatu 'ta ittea, 'ta hor kompon!

- Obligaziyuk besteik ez ordun!

- Obligaziyu... Oi! Oblitu aleiya! Gerra zela 'ta gerra kendu (bideo mozketa) in ber zitzaiyola 'ta ez dakit zer 'ta bakit zer 'ta, "ken kiyon ba jarri yonen bezela!". Batei san niyon... Batei san niyon: "zeiñek jarri du gerra?" "Ui! ez dakit, hau Madritik etorko da!" " A! ordun jon Madrida 'ta san gelditzeko,

hemen ez dugula guk gerra berrik!" san niyon. Ez dakit zeiñ zen. "Guk ez dugula gerra berrik". Lotsagabia izaki gu! Gaztiak eta!

- Ordun ez baziñazten lotsagabik, noiz izango ziñazten?

- E?

- Ordun, gaztiak ziñaztela lotsagabik ez baziñazten, noiz izango ziñazten, ba?

- Oi...! Ez, hala zen.

Egilea(k): Irati Etxebeste

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia