Korneli Egimendia Aranburu
Oiartzun (Gipuzkoa) (1910-2010)
Biografia
Altzibarko Albisturrene etxean jaio eta bertan bizitakoa. Albisturrene etxea ez da herrian ezaguna den Albistur taberna, baizik eta Etxeaundi eta Zamora etxeen artean dagoena. Ama eta biak bizi ziren bertan. Apopiloak zituzten, eta horrez gain, udan kalera etortzen zirenen arropak garbitzen eta Altzibarko bi tabernatan ere lanean aritu zen Korneli: Soteronean eta elkarrizketa garaian Albistur den tabernan. Apopiloen artean Santos Arozena txistularia zegoen: berez Lizartzakoa zen eta Karrikako harrobira etorria zen lanera. Gerora, Korneliren senarra izango zen. Senarra, semeak eta bilobak txistulariak zituen Kornelik. Txistulari asko bai inguruan, baina txistua jotzeko beta askorik ez, nahikoa lan baitzuen etxean eta kanpoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-010 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea | ||
OIA-011 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute