Oiartzun (Gipuzkoa)

Oiartzunen jabe

Oiartzunen jabe <p>Erreketeek eta herritarrek hitz egiten zuten elkarrekin. Askotan, elkarri toreatzen ere aritzen omen ziren, baina kontu handiarekin beti. Oiartzunen jabe egin behar zutela esaten zuten erreketeek; eta herritarrek, ederki kostako zitzaiela erantzun. Gerra hasi zenean, Corneli eta familia Karrikako Galtzaraberrira joan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erreketeek eta herritarrek hitz egiten zuten elkarrekin. Askotan, elkarri toreatzen ere aritzen omen ziren, baina kontu handiarekin beti. Oiartzunen jabe egin behar zutela esaten zuten erreketeek; eta herritarrek, ederki kostako zitzaiela erantzun. Gerra hasi zenean, Corneli eta familia Karrikako Galtzaraberrira joan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Reketik, haik 'e ba denatatik, batzuk onak zin 'ta bestik gaixtuak. Noski, Oiartzunen jabe in ber zutela 'ta san niyon nik batei: "Oiartzunen jabe? Kostako zizute erki gui hemendik atetzen!" 'Ta toritzen ai giñan, halako batek bestiri.
"¡Porque, porque esto es nuestro y vosotros habeis venido de no sé donde! Y no tenemos nada que ver con aquello, nosotros vivimos aquí tranquilamente, y bien además. ¡No como vosotros, coger las pistolas y los escopetas y venir a matar a la gente!"
'ta hola aitzen giñan broman 'ta zean, biño, biño, haik bena itten zuten.
- Ez al zin haserratzen?
- Ez, ez, ez. Broman aitzen giñan 'ta! Biño ez giñan haserretzen behiñ 'e.
- Eta herrikuk bai al zin reketik zinak?
- Ez. Herrikoik ez zen reketeik.
- Kampotik torri zen dena?
- Denak kampotik torri zin. Zea, hala san ziuten, geo gu Galtzaberrin eondu giñan, han pixkatin, ez zon Altzibarren eoteik, dena bete baizen soldadua 'ta reketia 'ta zeakin... Hara jon 'ta han eondu giñan 'ta handik hala san ziuten zea, rekete batzuk:
"¿Qué hacen ustedes aquí?" "¡Ui, en algún sitio tenemos que estar! Allá no hay nada más que tiros y no sé porque teneis que echar los tiros a la gente que vive tranquilamente... Porque quereis vosotros todos de aquí quereis todo de aquí y no puede ser,
nosotros también tenemos tanto derecho como ustedes." "Si además tenemos que ir hasta Pasajes. Para ser Oiartzun tiene que ser hasta Pasajes" "¿Hasta Pasajes?" "sí, sí no está mal si consiguen no está mal."
- Galtzaberri, Galtzaberri non da?
- Galtzaberri... Oan kendua do, hor jonta zen. Galtzaberri... Zentrala zen.
- Zentrala bai.
- Bai.
- Hara jon ziñazten?
- Hara jon giñan gu. Han izaunak genittun 'ta han eondu giñan.
Numbaitte sartu ber genun Altzibartik bial... Denak biali 'ta.

Egilea(k): Irati Etxebeste

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia