Oiartzun (Gipuzkoa)

Gerra giroa

Gerra giroa <p>Gerra aurretik, hegazkinak hasiak ziren atzera eta aurrera. San Markostik tiroka hasten zirenean, zubi azpian gordetzen ziren, hor babestuta zeudelakoan. Inork hil nahi ez. Gero gosetea; errotak itxita zeuden, baina Iurritakoek gordean ematen zieten irina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-011-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurretik, hegazkinak hasiak ziren atzera eta aurrera. San Markostik tiroka hasten zirenean, zubi azpian gordetzen ziren, hor babestuta zeudelakoan. Inork hil nahi ez. Gero gosetea; errotak itxita zeuden, baina Iurritakoek gordean ematen zieten irina.

Transkripzioa

- 'Ta gerra hasi aurretik, 'o sartu ziñ... Biño len zuek ba al zenuten, aitzen al zen kalin 'o... Jende zarragui 'ro aitzen al zeniyoten torriko zela gerra 'ro? Zuek zerbaitten susmua bai al zenuten?

- Bai, abioiyak eta bazabizten bueltaka 'ta. Geo San Markostikan 'e tiroka 're hasi zin 'ta,

San Markostikan erki hartzen baizuten gue ayeka hora, 'ta guk tiruka sumatzen zinin itten giñan zuiya, oan 'e han eongo da, Altzibarko zuiy haundiy hora, hara azpira joten giñan. Igual igual zen jon ezta 're biño! Biño, defensa, iruitzen! 'Ta hara joten giñan,

geo abioiyak 'e pasatzen zin, 'ta, ikara maten zuten denak... Denak ikara. Geo soldaduk 'e gorde itten zin askotan 'ta Iruñarrenin 'ta hoitan 'ta soldaduk eoten zin 'ta, denak hantxe, bata bestia non gordeko 'ta ... Iñork hil nahi ez! Hoixe zen, iñork hil nahi ez!

'Ta holaxe. Bizimodu tristia pasa genun.

- Gerran 'ta gerra ondoren 'e bai.

- E?

- Geo gosetia!

- Geo gosetia. Joe, geo... Ogiya beltza... Oaiñ beltza despreziatu itten zen, biño ordun beltza 're estimatu itten zen. Ez dakit, Naparrotik kartzen zuten ogiya gaiña!

- Errotak itxi iñ zittuzten.

- E?

- Errotak itxi iñ zittuzten hemen.

- Hala saten zuten.

- Bai.

- Gui Iurrittako errotakuk, lagun haundiya zen gue Attakin, Santosekin, 'ta saten ziyon:

"zu toz hiruak aldin goizaldea 'ta nik erekiko 'ut atia, zuk ez ateik jo. Torri trenbiretan barrena 'ta nik emango zattut, zea iriña 'ta amak 'eo, amonak 'o, norbattek ingo 'izkizute taluk" 'Ta "bai, bai, iriña izan ezkio torko ga" 'ta handik harrek launtzen zigun asko,

Iurrittako errotakuk asko launtzen zigun.

- Gordian emango zun harrek?

- Gordian 'ta, geo Santos joten zen billa 'ta, zakukin 'ta hora 're bildurrez,

arratsin 'e iual ibiltzen zin non nahi 'ta. Behiñ 'e ez zitzaiyon tokatu ezerez, biñon...

- Tokatu baziyon...

- Larri aski ibiltzen zen tokiyak bazittun. 'Ta hara jon 'ta han iriña maten ziyon harrrek, béak posible zuna 'ta geo saten ziyon: "hau attutzeko hombeste dembo jongo zizu 'ta ordun berriz torri, nei deittu" 'ta hola ibiltzen giñan batetik bestea. Ahal zen bezela!

- Ahal zen bezela. Hau garaiyak!

Egilea(k): Irati Etxebeste

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia