Goseari aurre egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-011-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ahizpa Donostian zegoen neskame, eta nagusia kontsulatua zen. Nagusia ihesi joan zen Holandara eta gauzak bidaltzen zituen etxera. Ahizpak beraiei bidaltzen zizkien, eta horri esker ez zuten hainbesteko gosea pasatu.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko martxoaren 22a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: OIA-011/013
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura
Transkripzioa
- Ta ahizpa ordun zenekan Eibarren?
- Ahizpa nik Donostiyan nun.
- A! Donostiyan. Eta Beorlegi harrekin eondu al zen Donostiyan?
- Bai.
- A...!
- Hora konsuladua batzen. Nausiya konsuladua Holandakua zun, 'ta han alkar harrapatzen zutenin han erki eoten zin. Geo, gerrako dembun gauza dena bialtzen ziyoten Holandatik Donostira, nausiya 're Holanda jona baitzen ihesi bezela jon zen hora 're.
'Ta geo ahizpak itten zin nei pixkaka-pixkaka biali 'ta hambesteko mixeiyik ez genun ikusi guk. harrek bialtzen zigun gauz asko: oliyua 'ta, ogi... Ogi puskik sobratzen bazen 'e bai 'ta, ordun dena ona zen!
- Karo, ze razionamenduk 'e ez zun asko emango!
- Oi! Razionamentoik ez zen ezere izango, ezerez ordun razionamentoik, gutxi!
- Karo!
- Ogiyan billa joten giñanin 'e ze maten zuten ba? Ogi... Tostada zar zea batzuk, hola redondo... Eziñ txikittu zin mooko zea batzuk tostada zar batzuk, besteik ezerez.
Egilea(k): Irati Etxebeste
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!