Muxika (Bizkaia)

Islandera

Islandera Zornotzara lehengusinarengana joaten zen eta harekin batera dantzak ikasten aritzen zen. Islandera aritutakoa da. Larrabidean irakasten zieten.
Zornotzara lehengusinarengana joaten zen eta harekin batera dantzak ikasten aritzen zen. Islandera aritutakoa da. Larrabidean irakasten zieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zorrotzara bai joaten nitzen, lehengusiñe Zorrotzan-ta. Hara be. Prakerren egoten zien ezpata-jantzie neskei erakusten islandera-ta. Ta gure lehengusiñie zanez, neu be han ibiltten nitzen jantzan ikesten-ta.
- A bai?
- Bai. Ni neurik eindde nau.
- Zornotzan?
- Bai.
- Nora joaten ziñen-edo?
- Tienera, tia geunkiun han. Ta lehengusiñe ni baiño ba, urte bi zaharraua. Ta Prakerrre izeten zan tanborinllerue ta jantzan islandera-ta. Ni islandera-ta ibillitte nau, jantzan-ta.
- Ta ze jantza ikesten zenduen?
- Soltie ta islandera. Bakizu, harek paluek, ez dozuz islanderak iñoiz ikusi zinttek-eta?
- Bai.
- Horrexendan ibiltten gintzezan.
- Soltie, islandera, ze jantza gehixau eitten zenduen? Ze jantza eitten zenduen, zintakaz eta?
- Zintakaz ta gero, ba, zinttekin zertzen geunien, geuk, tanboliñek joten euen soltie ta hantxe jantzan.
- Ta Zornotzan nun ikesten zendun hori?
- Han zer baten eskolen ondoan eoten zan. Eukitten euben horrek, berentzat holako saloa bat ta hantxe.
- Ze Larrabidien?
- Bai. Haren etxien, bai.
- Ta hori ze, solteratan?
- Bai. Gaztetxue, zenbat urte eukiko nittun nik ba? Hamaika-hamabi.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia