Mutrikuko moila eta korronte txarrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Moila deskribatzen du eta orduko korronte txarrak aipatzen ditu. Moilan itsasoak etxeen hormak jotzen zituen, eta etxeetako leihoak itxita egoten ziren.
- Proiektua: Mutrikuko kantak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Arrizabalaga - Garbiñe Garagarza
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 26a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: MUT-013/018
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
-Mutrikuko portuak beti izan dau arriskutsu famia eta batez be lehen esan dozun molla. Zeuek hola akordatzen al dezue?
-Bai, bai, bai, guk bizi eiñ deu hori, bizi eiñ deu. Hemengo mollia zeuanian hor, klaro gu gaztiak eta arraunian eta potiñ haundixak egoten zien barkura juteko gizonak. Eta traste danakin jun biha giñan-ta. Eta eukitzen genduzen bi arraun-ta, lau arraun-ta, salterako potiñak, porke bestela zingan arraun batekin ibiltzen giñan hola zuanian egualdi earra baiña, itxasua zeuanian, listo!, patroiak, atera, preparau arraunak! Eta di-da korrente kontra eta askotan eziñ korrentak eta buelta eta atzera barrura. Korrentia, aida dios!, presaka itxasorako-ta. Kristonak. Eta atzera berriz jun barkura ta jarri tta han molla haundidan erdixan zaiñ, bareunian zaiñ, hor, listo!, listo!, hor gerauta. Geratu hor eta listo!, abante!, eta hartu berriz korrentak eta mollia jota askotan jota barrura ta barkuak-eta. Hemen kristonak ein izan dittuu. Eta bizi guztian gure ilusiua izan zan horixe, jun beti Madrillera eta eskatu dirua ta bata ta bestia; jun hara ta, hantxe iñ molla haundi bat itxasua kentzeko ta gero ba pixkat puertuan harrikote honek eta konsegittu genduzen. Lehen ez zeozen harrikote honek eta iñun. Honek geratu zouen itsasua asko hemen, e! Hemen joten zon pareta itsasuak, eta gu hor bizi giñan, amona bizi zan hona begira eta gu beste aldera begira, eta jo pareta eta laugarren pisura arte itxasua juten zan balkoira arte , e! Hemen. Eta han etxe berrixak daozen hartan ere bizi zian beste batzuk eta han ez zeon harrikoteik eta ezer e, eta joten zon pareta han’e, eta jota dana bentana danak-eta itxitta eta tabloiak-eta ipinitta egoten zian. Itxasua zauanian jota etxando puñetas danak gorutz juten zan. Honbre! Jota barrura sartzen zan.
X: Hor dana hondarra zan.
G: Hor dana hondarra, eta pareta gero han. Oain daon tokixan ez, e. Bost-sei metro atzero, harutzo, ta bertatik bertara. Jota etxando letxes.
X: Neri amak esaten zian, gure ama hortxe bizi zan bigarren pisuan-ta, txarra zauanian itsasua bentana arte raaaaa! ura.
G: Bai, gure amonanera arte juten zan.
-Billurgarrixa portua.
-Hemen? Hemen itto zienian-ta mollan-ta. Ni gaztia nintzan baiña mollan aittakin etxetik erten gendun danok mollara laguntzera ta haura ta beste. Itxasua hortik sartzen zan gora arte, horra arte, uste zera zala. Itxasua!?
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!