Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herriguneak izan dituen aldaketak

Herriguneak izan dituen aldaketak Durana kalea ez da batere aldatu. Plaza, 1930 inguruan egin zen. Lehenago plaza txiki bat zegoen, eta aldamenean lur-sail bat zuen. Bertan ortuak eta erdian etxe bakar bat. "Soziedade zaharra" esaten zitzaion. Lehenengo plaza nolakoa zen. Udala ere toki desberdinetan egon da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Durana kalea ez da batere aldatu. Plaza, 1930 inguruan egin zen. Lehenago plaza txiki bat zegoen, eta aldamenean lur-sail bat zuen. Bertan ortuak eta erdian etxe bakar bat. "Soziedade zaharra" esaten zitzaion. Lehenengo plaza nolakoa zen. Udala ere toki desberdinetan egon da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta kalia asko aldatu da zu umia ziñanetik?
- Ez, ez, hori zatixori ez. Hortik horra bai, baiña horraiño ez.
- Zatitxo hori holan…
- Ezautzen dozu zuk […]?
- Zeozetxo. Ez asko, e?
- Ba, Banco Vizcaya badakizu nun dauen?
- Banco… Bai.
- Ba, pixkat… Bat… Gero denda bat dao —denda bat gauza asko saltzen dittuena, bueno, “artículo de regalo” ta horrek danak—, ba, hurrengo etxia. Eitten dau kantoie eitten dau. Ba, hantxe.
- Orduan, kalia ez da larrei aldatu…
- Ez, ez, ez da aldatu asko.
- Baiña bestela…
- Etxe batzuk, klaro, arreglau ein dira, barrukua ta hori danoi, baiña bestela kalie ez da [hondatu]. Osea, dira etxe batzuk zaharra bota ta barriztu, barriztu in dira, baiña bestela kalia lehengo bezela dao. Ekin hamen plazatik eta ni jaixo nitzan etxerarte, lehenguan moduan, igual-igual dao. Oin, plazia, plazia in zan… plazia ein zan… el año veinti nueve edo treinta edo holakon bat ekin zan. Hemen euan plaza txiki bat —[bueno], orduan Aretxabaletako plazia— eta albuan euan beste —ez dakit fotografixarik… ez daukat hemen— terreno bat. Eta hari terrenuai, […] ortuak-eta euezen eta erdixan auen etxe bat, baiña zera, etxe bat ya apurtuta, eta hari deiketan jakon Sozidade Zaharra. Ez dakit, Karlistan gerlan baten edo apurtu [euen] hori etxiori. Eta milla bederatzirehun eta hogeta hamarrian, hogeta bederatzixan edo hortxe inguruan, bota euen hori danoi eta ein zan…
- Plaza barrixa?
- Plazia, bai. Ez oin dauen bezela ez, e? Bueno, lehelengo arbolak bai ta berjia be bai. Eta hori beste… beste monumentu bat dao hor plazan… hori be ez, ez [auen]. Eskillarak bai, eskillarak ein zittuen alde bixetatik. Alde bixetatik eskillarak eta plazia. Eta euezen arbola asko. Osea, oin daoz illara bi bakarrik ta orduen eozen beste kuadro batzuk, beste illara batzuk eta ez euen etxerik, hona gorarte dana zan plazia. Eta […] euen, bai, holako plaza bat, illara bat arbolak, gero beste bat… eta plazatik harutza euen holako beste triangular… forma triangular batekin beste terrenotxo bat. Han jaixetan-ta han zezena-ta egoten zan.
- Ene! Beira…
- Bai. Bai.
- Orduan, plaza inguru hori be zeuk ezautu zendunetik…
- Bai, aldatuta dao asko. Bai, bai, bai.
- Asko aldatu da.
- Bai. Ta hor… gero zera, aiuntamentuau ein zan… ez dakit [nik…] ze urtetan ein zan… cincuenta y… ez dakit, cincuenta y tres edo cincuenta y dos edo holakon bat. Bai. […]. Oin eskolak dira horrek, baiña lehenengo ein zan aiuntamentua. Lehen zaharra zan, han eskudo batekin badao…?
- Bai.
- Ha. Handik ekarri [eben] hona. Eta gero pasau zan hemetik oin dauen tokira. Eta hau gero ein zan, ba, gero eskolak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia