Muxika (Bizkaia)

San Pedro ermitan bataiatua

San Pedro ermitan bataiatua <p>Bera jaio zenean, 1929. urteko azaroan, Ibarruriko eliza eraikitzen zeuden eta San Pedroko ermitan bataiatu zuten. Bere ahizpa izan zen eliza zaharrean bataiatutako azkena; eliza zaharra gaur egungo frontoiaren atzealdean zegoen. Sasoi hartan bere aita Ibarruriko zinegotzia zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-014-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera jaio zenean, 1929. urteko azaroan, Ibarruriko eliza eraikitzen zeuden eta San Pedroko ermitan bataiatu zuten. Bere ahizpa izan zen eliza zaharrean bataiatutako azkena; eliza zaharra gaur egungo frontoiaren atzealdean zegoen. Sasoi hartan bere aita Ibarruriko zinegotzia zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Veinti nuevien, nobienbrien zortzixen, hogeta zortzixen. Iburriko elizie eitten egon zan, bai ta ni bautixeu nitzen San Pedron, ze eitten ibil zien eta ikusi ein naben trapu artetik.
- Orduen San Pedron bautixenikue.
- Ba horrek dekoz ba larogei urte. Bai, inaugure zala, akabeu ebela gehitxuau tardeuko eben.
- Ba ume asko ez die egongo San Pedron bautixenikoak.
- Ni ta hau Txoidxenekue, Pilar be bai, hori be diferentzi txikikue da-ta. Bittori Goikoetxekoa, ez daitz ba,ha zozer hille batzuk gaztiaue da-ta.
- Ze Bittori, zure lehengusiñe?
- Ez zerekue, Goikoetxekue. Pastoriegaz ezkondu dauena.
- Nire aitten lehengusiñe.
- Bai. Ze nire arrebie ta Karmen Etxeandikue atzenengo eliza zaharrien bautixenikuek, han frontoien atzien elizie lehen, ta horrexek azkenengo bautexeunikuek hor. Ze nire aitte konzejal izen zan Iburrin ta harek ekizen horko zerak, mobimientuek, ze han geldittu zien papelok eta zerok, harek erretire zittuezan zati batzuk, baia gehixenok erre ein ei zien. Ta Karmen Etxeandiko eta nire arrebie, Zornotzan bizi zan, ta harexek bixek atzenengo bautixeunikuek eliza zaharrien. Gero atzeraukuek ez dakitz, edo eurreraukuek esan gure izen dot. Harexek agertu ziela atzenenguek.
- Ta orduen eliza barrixe ein bittartien, mezie ta dana zer eitten zan San Pedron?
- San Pedron.
- Eta intierruek eta be bai?
- Eingo zien, ez daitz hori. Intierruek be bai besterik ez zeuen, elizie akak eta bestie akabeu arte. Ze treintan-edo zertu ebela, ineugure ebela zer hori, barrixe. Entzunikuen nik be, baia. Gurien aitte difuntuek horrek ekizen, horrek bueno martxok.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia