Serafin Baraiazarra Albizu
Ibarruri auzoa; Muxika (Bizkaia) (1929-2019)
Biografia
1929an jaio zen Ibarruriko (gaur egun Muxika) Mauma auzoko Santamañe baserrian. Aita Burdaria auzoko Otxortia baserrikoa zuen eta ama Mauma auzoko Irudieta “Aixenbeko” baserrikoa. Sei neba-arrebatatik bosgarrena izan zen. Eskolara gutxi joan zen, zazpi urte zituenerako artzain lanetan zebilelako 120-160 ardi ingururekin. 1945ean, ardiok saldu eta Durangoko Anpueroren basoan eta Zornotzako "Compañia Vizcaina"k Mauman zuen zerrategian hasi zen beharrean pare bat urtez. Handik Iurretako Txonpolonera joan zen morroi lanetan eta han zegoela hiltegian ere aritu zen. Soldaduzka garaian Lizarran, Carrascalen eta Ibañetan egon zen eskaladan. Urte bete eta erdira etxera bueltatu eta betiko beharretara bueltatu zen. Urtean bi hilabete eta erdiz-edo Munitibarrera joaten zen gari-jotzera eta bertako esnea Lekeition saltzera. Beti bizi izan da Santamañen bere familiarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-014 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute