Morga (Bizkaia)

Murtziako maisuak euskaraz ikasi

Murtziako maisuak euskaraz ikasi Murtziako maisu batek heldu bezain laster esan zuen euskaraz ikasi nahi zuela eta baita ikasi ere. Bandurria jotzen zuen; Santiren lehengusu batek soinua eta Santik panderoa, egundoko erromeriak antolatzen zituzten hiruren artean. Mutil alaia eta jatorra ei zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Murtziako maisu batek heldu bezain laster esan zuen euskaraz ikasi nahi zuela eta baita ikasi ere. Bandurria jotzen zuen; Santiren lehengusu batek soinua eta Santik panderoa, egundoko erromeriak antolatzen zituzten hiruren artean. Mutil alaia eta jatorra ei zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste bat egon zan Murziako bat be. Ta Murziakoak ba bandurrie joten euren ondo. Eta nire pariente bat, bigarren lehengusuek, soiñue Meakaurren eta nik panderoa. Eta kriston erromerixak armetan genduzen guk hiruron artien, garrotie! Harek etor zanien, bueno esan zauen: “niri ez ein erdera berbarik! euskera ikesi biher dot-ta”. Eta ensegida ikesi eban euskera! Euskera ta ganera ein eitten euen euskera, ein. Klaro, igerten jakon, ezta kostetan jakona, baia berak edozen moduten be, hori zera hartu zun /hartutzun/ eta euskera ikesitte joan zan hemetik maixue. Bai, gixon zera ixen zan, bueno mutille. Solterue ixen zan. Ta bandurrie-edo joten dotsun /jotetsun/, te bueno. Mutil alegrie ixen zan ta euskera, erdera berari ez eitteko. Eta euskera ikesi ein eban. Murziakoa ixen zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia