Morga (Bizkaia)

Zinegotzi izan zen garaiko kontuak

Zinegotzi izan zen garaiko kontuak <p>Santi zinegotzi izandakoa da gerra osteko lehen hauteskundeak egin aurretik zortzi-hamar bat urtez. Norbaitek izan behar du zinegotzi, baina ez da eginkizun gustagarria. Baserriko beharrari utzi eta udaleko lanetara joan behar izaten baita, batere irabazirik gabe, gainera. Uholdeak izan zireneko kontuak. Herri-epaile ere izandakoa da. Pentsatzen du gauzak itxuraz egin zituela zinegotzi kargua izan zuen sasoian. Alkatea ere gizon jatorra ei zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santi zinegotzi izandakoa da gerra osteko lehen hauteskundeak egin aurretik zortzi-hamar bat urtez. Norbaitek izan behar du zinegotzi, baina ez da eginkizun gustagarria. Baserriko beharrari utzi eta udaleko lanetara joan behar izaten baita, batere irabazirik gabe, gainera. Uholdeak izan zireneko kontuak. Herri-epaile ere izandakoa da. Pentsatzen du gauzak itxuraz egin zituela zinegotzi kargua izan zuen sasoian. Alkatea ere gizon jatorra ei zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Neu be kontzejal, egonda nau. Bai.
- Morgan?
- Morgan, ta harik eta ba, hau zera kanbixau artien. Hor kanbixa zanien, ba pozik ni. Ta kontzejala ixetie, lehenau ba txarra izen zan. Esan gure dot /guot/ ze biherra ein biher izeten /bizeten/ zan, baserrixetan-ta ezta? Eta itzi dana ta joan ein biher izeten /bizeten/ zendun sesiñoak eta zerak dauzen lekuetara, ta irebazi, ezer ez dozun kobretan iñundik. Osake, arazue, arazue ta ezer ez. Ezer ez, orduen ez zan eon dirurik, ezetako be-ta. Iñundaziño batzuk eon zien orduen ta hirurogei mille ogerlekoko zer bat, ein biher izen zan kamiñuan muru bat. Eta urte bixen edo ez dakit zemat denporan, Madrillera eskatu ta handik ez zan diruik etorten ta [dauen] aiuntamentuen eurek eon zien, hirorogei mille ogerleko. Ta eurek bertan egon zan zer bat, albañela zerien eta hareri emon eta ein zen. Ta gero ba, itxaron ein biher, harik eta etorri artien.
- Ze urtetan izan ziñen ba zu konzejal?
- Ez dakit ba, ze urtetan ixengo nitzen ba. Ba zera artien. Orduntxe, hantxe, hauxe kanbixu ein artien; Euskadin zera, PNV ta hau parau artien. Ordutxen artien. Juez be bai eon nitzen ni hainbet urtien, ariñau.
- Zenbat urtien izen ziñen?
- Ba ez dakitsut zemat urtien. Igual danan-danatara, zortzi-hamar urte bai. Danakaz. Ta ezebez, esan dune ba ez zendun irebazten txakur haundik bez. Ta joaten zintzen, zerera ta handik urtenda, igual zeozer, txikito bat edo bi hartzen badozuz, eurek noberan boltsillotik pageu ta etzera etorri ta etzien biherrak eitteko edo ahal dan moduen. Ordueneko kontuek holan ixeten zien. Ta oingo moduen alkatik eta suelduek eta bestiek eta bai! Alde ona jagok, orduen, bueno!
- Jentiek eskertzen eban, zuek eitxen zenduen biherra? Eskertzen dotsuen?
- Pentseten dot, pentseten dot. Ze ni neuk dakittela, sarri esan dot, egoten die herrixen diferentzixiek, ezta? Ba ni neuk dakittela, ez dot pentsetan, euki dunik, iñor persona bat diferentie hango barriokue ixen edo bestekue ixen, biher dan geuzie eitteko, ba danari bardin, pentseu eitten dot, alkatie be nahiku ona ixen zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia