Mendaro (Gipuzkoa)

Ogia egunero egiten zuen amak I

Ogia egunero egiten zuen amak I <p>Bere amak ogia egiten zuen egunero. Ezin omen zuten esan egunero egiten zutenik, astean behin egitea zen ohikoa-eta. Herriko bati goseak zegoela okinarekin gertatutako istorioa kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere amak ogia egiten zuen egunero. Ezin omen zuten esan egunero egiten zutenik, astean behin egitea zen ohikoa-eta. Herriko bati goseak zegoela okinarekin gertatutako istorioa kontatzen du.

Transkripzioa

- Ordun etxen ogie itten zenduen?
- Amak, edarra gaiñea!
- Labesue zeukezuen?
- Beste bat politte esango dizuet horrekin. Bai, ta amak itten zaban edarra. Egunero labakaia itten zaban bete-bete-bete ta geo gozua botatzen zion gaiñea! Jolin, pastela...
- Egunerokoa itten zenduen ala asten behin?
- Egunero... Bai, zea... egunero, egunero.
- (Hiztuna 2) Baiña ezin esan e, ama?
- Ezin esan baiña hori. Ezin esan.
- Esan nahi det, garai hartako jendek asten behin o... askok itten zuela.
- Ines "Usetxe" ezautu zendun? Ezta. Ta kamiño bittarte etxia aurrekaldian dauana [haretxetan] ta panaderuai esan ei zion: “Hi —zihero, holaxe kaxkartu zan andra haura. Demasa zan... Ze ete da e ogi-gosia?—Hi, emaiak ogixa!”. [...] hola itten zaban hizketan ta: “Ze esaten ai haiz hi! Ze esaten?", "Egixa esaten dixat! Emaiak nei ogixa, gosiak naok eta!”. Bere zea zan, ba, e? “Nada, no le daba”. Ez sinisten. Nei ez ien esan... ogi pixkat ematia zer zonan, ba!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia