Mendaro (Gipuzkoa)

Ogia egunero egiten zuen amak II

Ogia egunero egiten zuen amak II <p>13 urterekin neskame joan zen inguruko etxe batera. 3 urtez egon zen bertan. Etxeko ume batentzako derrigor egin behar zuten ogi bat eta egunero joaten zen okindegira Felisa. Behin, errekaduak izkina batean utzi eta baten batek ostu egin zizkion. Horrelako tarteak aprobetxatzen zituen amaren etxera joateko ogi gozoa jatera, bere amak egunero egiten baitzuen ogia jendeak jakin ez arren. Behin ogiarekin harrapatu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

13 urterekin neskame joan zen inguruko etxe batera. 3 urtez egon zen bertan. Etxeko ume batentzako derrigor egin behar zuten ogi bat eta egunero joaten zen okindegira Felisa. Behin, errekaduak izkina batean utzi eta baten batek ostu egin zizkion. Horrelako tarteak aprobetxatzen zituen amaren etxera joateko ogi gozoa jatera, bere amak egunero egiten baitzuen ogia jendeak jakin ez arren. Behin ogiarekin harrapatu zuten.

Transkripzioa

- Halaxe, ni neska koskorra ume zaintzea, porke bildurra zaken, ba, zeoze ingo ote zion, ba, harek umiai. Eta halaxe, eskolan nabillela, ba, haraxe jun nitzan.
- (Hiztuna 2) Bai anai zian. Bata zan "síndrome de down" edo [...]
- “Sí”. Joxe, Joxe... Joxe `Kapain´ ez huan ezautu hik? “¡Qué cosa más rara!”.
- (Hiztuna 3) Joxe `Kapain´ bai. Ezautu zuk? Bai. [...] bizi da, ba, Kapaingo nausiya?
- Teillarra?
- (Hiztuna 3) Antonio `Kapain´ badakizu zein dan? Osaba...
- Antonio... Antonio bai.
- Haren tio! Haren tio! Joxe...
- (Hiztuna 3) Ez zea akordauko...
- Pixkat despistaua naiz, e!
- Ez, kanpuan ibiltzen haiz-ta asko!
- Baitta, bai, egon naiz kanpuan.
- Horrek ingo dik. Bueno ba... Ba halaxe, hari itten zion ogi bat. Hari... hari derriorra zonan ematia ogixa. Bestela, jole! .
- (Hiztuna 2) Gaixorik zauan...
- Geatzen zonan [...] hola inda.
- (Hiztuna 3) Hasarratzen ez bazan...
- Makala! Ta ogixa harentzako behintzat beti itten zeben zerian... panaderixan. Ta gero iriña eruaten zeben ta etxian ta ahal zan moduan. Eta egunero etorri bihar naban ogittara. Baiña nik ze itten nauan...? Hortxe panaderixia... Ezautu huan?
- Etxetik gertu zeukezun?
- Bertan, bertan, bertan.
- (Hiztuna 2) Baiña bueno, etxe hori zauan hemendikan...
- Oin dana kanbixauta daon ta! Oin kanbixauta... Bertan, bertan...
- (Hiztuna 2) Bera etortzen zan Garagartza...
- Hamen zauana, ez?
- Bai. Ta ni Kapaiñen. Ze itten naban beti egunero amaana ni. Bai. Nik neuk'e ama maitte najonan! Ta zer da ta laga jonat eskillara bueltan nere ogixa eta errekauak. Bai, neska! Zer dan ta ez jane /etxane/ ba harrapatzen bueltarako!
- Zu baiño azkarro besten bat!
- Hi, harrapau hi! Hori ein in bihar jon, e! Eta klaro, panaderiak-eta zaittu itten niñuen, zela amana juten nitzan. Nik ez naban pentsatzen nei hola iñok zaintzen zianikan! Ta zer da, ba, ogixa harrapau ziela. Bai zea, ogixa harrapau? etxian lagako nauala. [...] Hori esan in bihar jonan, e! Ta neu ogixa jatea amanea etortzen nitzan, hori gozo haura jatea. Baiña zela ez zakixan harek, gurian ogixan asunto hori zela zauan. Eta halaxe, harrapau ogixa nei. Ta gero, panaderiak horixe, hi! Etxian lagako nauala. Ez ba.
- (Hiztuna 2) Ta gero Kapaiñen ze? Bronka?
- Ez. Ze ingo janen ba! Kitto!
- Ixil-ixilik pasa in ber.
- Pasau in bihar ta arreglau in bihar asuntua.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia