Getaria (Gipuzkoa)

Gariaren inguruko lanak

Gariaren inguruko lanak <p>Ganaduentzat jana arbia, belar-ondoa eta lastatxikia izaten zen. Lastatxikia: gariaren lastoa txikituta. Hasieran eskuz txikitzen zen, makina etorri arte. Garia ere igitaiarekin ebaten zen lehenago. Gariaren inguruko lanak. Etxekoak ibiltzen ziren gariaren inguruko lanetan. Gari-jotzea eskuz egiten zen lehen, harriaren gainean joz, eta, gerora, makinarekin hasi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-008-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganaduentzat jana arbia, belar-ondoa eta lastatxikia izaten zen. Lastatxikia: gariaren lastoa txikituta. Hasieran eskuz txikitzen zen, makina etorri arte. Garia ere igitaiarekin ebaten zen lehenago. Gariaren inguruko lanak. Etxekoak ibiltzen ziren gariaren inguruko lanetan. Gari-jotzea eskuz egiten zen lehen, harriaren gainean joz, eta, gerora, makinarekin hasi ziren.

Transkripzioa

- Eta ganauantzat ze izaten zan, jana ze izaten zan? Arbiya esan dezue, ta… bestela?
- M.: Ta bestia belar-ondua…
- J.: Belar-ondua bestia.
- M.: Ta lasta txikiya ta hoiek.
- J.: Lasta txikiya ta hoiek, hoiek die.
- Lasta txikiya zer da?
- M.: Hoi lastua…
- J.: Lastua txikitutakua, lastua, txikiuta lastua.
- M.: Bai. Gariyen…
- Gariyana.
- M.: Bai, ba.
- J.: Gariyana.
- Eta txikitu nola iten zan?
- M.: Hori txikittu? Jotzen zanian geo eoten zan bat hola txikitzeko’re, ta holaxe. Hori estreiñeko urtetan. Geo oso pixkanaka zeoze adelantatzen hasi zanian, orduntxe zea itten zan, gariya're itaiakiñ ebaki.
- Eskuz?
- M.: Bueno!
- J.: […]
- M.: Bai, ta geo beste majina bat jarri zan, ze majina, lan gehio bai, jata ta-ra-ra-ra juten zan ta dana zabalik laatzen zun ta. Nik esaten nun hamaika bider, “hau baiño hobeto deu gero itaiakin”, baiño geo gui iruitzen adelanto gehixio zala, ta geo haikiñ jarri giñan, [zea itten zala].
- Majinakin?
- M.: Bai, majinaz. itaia o segakin baiño okerro geatzen zan, majina zea ba, klase bat, ta holaxen, adelante. […] adelanto.
- J.: Negua’re ona zan ordun, e?
- M.: Bai, izuarri earra. Dana ona, ebaten zanian.
- Nola izaten zan ebatia eta?
- M.: E?
- Gariya ebatia eta nola, nola izaten zan?
- M.: Ebaki, ta gero itten zan lotu hua berriz.
- Ta, kontaiazu mesedez, dena, nola hasten zan, goizian goiz edo, hasiko zan?
- J.: Goizian, goizian hasi behar ba, […] bestela ez zan zeatzen.
- Euzkiya irten aurretik?
- M.: Bueno, bueno!
- J.: Bestela lehenaotik hasi behar!
- M.: Bai hoixe!
- Eta, ordun, baserriko jende guztia auzolanian, o nola izaten zan?
- M.: Ez, auzolanian ez, familiko zea jenealian.
- J.: Familiko zea.
- M.: Jotzekuan ta bai, jotzekuan bai auzuak eta ordun.
- Baiña ebateko ez.
- J.: Ebateko ez.
- M.: Ebateko zeaik ez. Bai, oso gutxi baldin baziñan o zea in baziñun, baiño… etxeako […] zintuela, beakin.
- Etxekua nahikua izaten zan.
- J.: Etxekuak, etxekuak.
- M.: Bai, bai, jenealian.
- Eta ordun etxeko guztiak…
- M.: Ebaketa lotu behar zan, lotu ta geo meta in.
- Kontaiazue hori, mesedez…
- M.: Ta gero meta txikiya […]!
- …nola zan, nola zan dana, ea, hasi ebaten eta…
- M.: Ebaten, bai.
- Nola izaten zan?
- M.: Geo lotzen haiek beak. Haiek lotu…
- Lotu nola?
- M.: Beakiñ, bere zeakiñ. Hola ez Joxe!
- J.: Bere zeakin.
- Lasto…
- J.: Lastuai beai kendu.
- M.: Bere gariyan zeakiñ. Batzuk zea…
- Eta horrela, e, zerbaiteatikan?
- M.: Ta holaxe in ta geo sartu. Buelta eman ta geo bere tartian sartu zea itteko. Ta geo in behar izaten zian metatxuak. Estreiña meta txikiyak, ta geo berriz, pixka bat ya zea inda zeonian, sekauta ta zea inda zeonian, ordun meta handitxoauak. Lana itten zan “como un burro”.
- J.: […] lana…
- M.: Geo, berriz, jotzeako etortzen zanian berriro, Jesus, Maria ta Jose! Hori majinakin zanian, ta eskuz jotzen zanen harriyan berriz, haiek danak zabaltzen, “en cruces”. Beste […] hua!
- J.: […] harri bat jarri, hari jata danga-danga!
- M.: Bai.
- Harriya jarri eta danga jo?
- M.: Bai, hari jo. Hari atea behar zitzaion.
- Gariya, burua, burua harriyan kontra jo.
- M.: Bai, bai, bai. Ta geo jarri zan adelanto gehixio ta ordun majina jarri zian ta. Majina jarri zianian bai!
- J.: Hua’re probau gendun ba!
- M.: E?
- J.: Izugarri probau gendula harriya!
- M.: Dinbi-danba! Dinbi-danba!
- Ezagutu zenduen, orduan?
- M.: Bueno!
- J.: Ezautu gendun, bai.
- M.: Ta geo majina jarri zanen salto haundiya.
- J.: Majina jarri zanian […].
- Eta izenik bazeukan harriyan kontra jotiak? Edo harriyak? Izen espezialik?
- M.: Ez. Aproposko harriyak jartzen zian zean…
- Izen espezialik edo bazeukan?
- J.: Ez, ez.
- M.: Izena? Ez, ez.
- Gariya joteko harriya, o… ez?
- M.: Bai, ba. […] haundiya behar zun gariya hor jotzeko ta pixkat zea itteko’re.
- Beste toki batzutan entzunda daukat, e, txanketan jotia zala, o… horrela esaten diyoela.
- J.: Txaketan hoixe da ba!
- Hori da txanketan?
- J.: Bai., hoixe.
- Horrela esaten zaio?
- M.: Txanketa bezela.
- J.: Hori da txanketa.
- M.: Pentsatzen jarrita, Jesus!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia