Beasain (Gipuzkoa)

Ume jaioberriari "bisita" eramaten zitzaion

Ume jaioberriari "bisita" eramaten zitzaion Ohitura zaharrak. Ume jaioberri bat zegoenean familian, "bisita" eramaten zitzaion. Ardo goxoa, azukrea, etab. eramaten zitzaizkion amari. Perretxikoak batzeko zaletasun handia. "Txerri puxkak". Odolkiak eta morzilak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-023-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ohitura zaharrak. Ume jaioberri bat zegoenean familian, "bisita" eramaten zitzaion. Ardo goxoa, azukrea, etab. eramaten zitzaizkion amari. Perretxikoak batzeko zaletasun handia. "Txerri puxkak". Odolkiak eta morzilak.

Transkripzioa

- I: Ni gogoratzen naiz Santiago garaie zan eta Etxeberritan, Garingo Etxeberritan jaio zan Santi. Eta gure etxetik jarraitzen gendun bixitakin. Osea… Ez dakit zuk ezautu dezun. Norbait jaiotzen zanen eta familiartekoa eo baldin bazan, tartekoa baldin bazan, bixita eamaten zitzaion. Edo ardo goxo boteillea edo azukre ta txokolatea edo kafea… Eta Garin da Beasaingo auzo bat. Ordun, oiñez hemendik Usurbetik bueltan, aillatzen giñen zeara [Etxeberrieta] zon izena baserrik. Eta amakin. Eta izango zan, ba, uztaillen bukaera edo abuztun hasiera. Eta bagiñoatzen ya Usurbei… aldamenetik hartzen zan, han itturritxo bat, eta pagarie. Osea, biden gaikaldeen pagarie. Eta amak esan zian: “Hara, beida, beida, beida! Beida zan! Beida zan!” eta zeak, ontto baiño illarea orbel eta garo azpin ikusten zien. Baiño soldau txikik balie bezelaxe danak, danak zea. Io zan gue ama —zeati sasoi bat bazeuken ordun!—, io zan, zean, maldan gora, soiñekoa eantzi zon, azpikogonea hartu zon, azpikogonan sartu zittun mordoa —baiño kantidadea, e? Danak berdin-berdin-berdiñek, berri-berrik— eta pago-ipurdi baten gorde zon eta bueltakon hartu giñutzen ta etxea. Baiño hemen perretxiku…
- K: Asko.
- I: Zaletasun haundie izan da. Eta ni gogoratzen nauk zea… hik esaten dek, ba, nola garoa ebaitzea jun zien gizonezko hoik… Baiño lehenao nola ibili ziñeten zuek zea biltzen… Zakukara perretxikue etxea ekarri ta ordun nola ez zeon ez neberaik eta ez zeon konserbatzeik, ba, banatu etxeko zean batzun arten …
- K: Bizilagunei.
- I: Bizilagunei eta izeba Batistai ta hoiri.
- K: Txerrin zea erregalok bezela. Nola izaten zan, ba?
- I: Bai.
- Bai, bai, bai.
- K: Baiño txerriña nola esaten zan, ba? Txerrie hildakon…
- I: Txerri-puskak.
- K: A! Puskak.
- I: Txerri-puskak, bai.
- K: Izaten zien, ba, izeba ta hola…
- I: Bai, aurrena apaizei.
- K: Bai.
- I: Aurrena apaizei eta puskaik onenak, gaiñea, apaizei, e?
- K: Puskea…
- I: Bai. Geo ama neskame eon zan señorai.
- K: Odolkik, odolkik…
- I: Odolkik, murtzillek… zeatik bi eratakok izaten hittuan.
- K: Bai.
- I: Heste mehekin einda eta heste lodi-lodikin einda. Eta bat zan odolkie eta bestea zan murtzille.
- A… ta ze desberdintasun edo…?
- I: Ba, hestea. Masea berdin-berdiñe zan.
- Bata fiñagoa ta bestea…
- I: Ez, ez, ez, zea zan, hestea zan, bat fiñe eta bestea heste lodie.
- Bai, baiña jat…
- I: Ipurteste zabal-zabal hori.
- Baiña jateko orduan…
- I: Jateko igual-igualak zien. Heste lodi horrenak izaten zon azala lodigoa, baiño ondo egosita ona gelditzen zan.
- K: Buo! Ikusgarri goxok!
- I: Bueno, ba, banatu perretxiku hoik eta, hala ere, gogoratzen nauk, simaur pilla gaiñen ontoi-ta kentzen zaion menosa…
- K: Ezkoa.
- I: Hori da. Baiño simaur-pilla gaiñen pillea, e?
- Eta zelan esan diozu, onttoei kentzen zaien…?
- K: Azpin eukitzen do. Erderaz [tubos] o hola esaten zaie, zea batzuk…
- Eta euskeraz zelan esan duzue?
- K: Ezkoa.
- I: Ezkoa.
- Ezkoa… Ta zer da?
- K: Hori jartzen da zahartuta…
- Bai, pixkat berdeska…
- I: Ezkamea´re… ezkamea´re esan izandu zaio. Osea, azpin onttok izaten dittu bi kapa bezela. Eta berrie danen gaikaldea ta azpikaldea dana jaten da. Baiño pasauta daonen, kendu itten zaio ezko hue.
- Bai, pixkat berdeska…
- I: Hori da, hori da. Ba, hondakin horrekin…
- Hori da ezkoa…?
- I: Bai.
- Ezkamea…
- I: Ezkamea´re bai.
- K: Ezkama izango da erderaz.
- Beira… Orduan, txerri-puskak, orduan, bizilagunen eta arten…
- K: Gero, gero gibelurdiñek eta ziza-horik eta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia