Inguruetako perretxiko-klaseak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-023-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 13a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: BEA-023/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Aisia » Mendia eta hondartza » Perretxiko bila
Transkripzioa
- Gitxi gorabehera zeintzuk izaten ziren hemen perretxiko ugarienak edo…?
- K: Gehiena guk jaten giñuztenak hoik: onttok, gibelurdiñek, ziza-horik eta gero apaiz-perretxikuk eta esaten zien, baiño hoik ya…
- I: Eta San Juan berdek.
- K: … bigarren maillakook eo hirugarrengok. Osea…
- A, bai? Besterik ez zeuanian orduan…
- I: Baiño gure etxen ez zien hoik jaten.
- K: Ez, ez.
- Eta zeintzuk ziren hoiek?
- K: Ba, apaiz-perretxikue zan horie, baiño hanka txurikin.
- I: Baiño miñe… osea…
- K: Gero oso gutxi jaten zan baiño oso goxoa zea zan…
- I: Kuletoa.
- B: Kuletoa, baiño euskeraz beste… arrautzak esaten giñon..
- I: Gorringoa´re bai.
- A, bai, Eibar aldean ere horrela esaten zaio. Bai.
- K: Haik´e gaztiñarin ta, hola, leku jakin batzutan urtero juten giñan, baiña urtero ez zan ateatzen.
- Baiño hori eskaxa da, ez? Edo oso urria…
- I: Eske gaztiñadik´e urrittu ein die, ya ez dao gaztiñaririk. Ni gogoratzen naiz, orain dala zenbat urte izango die? Hogei bat edo hogeita bosten bat urte bai. Eta ordun hasi zan jendea Naparro aldea juten perretxikutaa.
- Orduan ya, e?
- I: Eta nere senarra, Joxe, Etxarri aldea. Eta urtetan kuletoik ikusi be. Eta sailtxoa: hoeta bosten bat, hoeta hamarren bat. Baiño…
- K: Hori asko da…
- I: Eta, bueno, in emen zion baiño inpresio bat…! Eta beak esaten zon: “Momentu hartan bost milla duro agindu balizkie ez nittun emango. Ez nittun emango!”. Ein zion ilusioa! Zeatik hemen gure zea hortan, Aierdin, nahikoa izaten huan, e?
- K: Baiño hoik… leku bat oso ona zeonan han [gure] beheko baso aldea, [Isasti]… nola den? [Basoko etxeko] paren errekaz [Gantzarain] aldea, han zeonan leku bat urtero-urtero atatzen ziena. Ta…
- I: Kuletok…
- K: Bai. Guk gaztiñan billa juten giñenen, beti sartzen giñuztenan. Eta batzutan, klaro, ez den, urtero ez den etortzen, baiño goxoa ikaragarrikoa hori.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!