Bardoze (Lapurdi)

Dolua gizonen eta emakumeen janzkeran

Dolua gizonen eta emakumeen janzkeran Dolura atxikitzen ziren bai emakume eta bai gizonak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dolura atxikitzen ziren bai emakume eta bai gizonak.

Transkripzioa

- Orduan, jendea, dolua atxikitzen zen, ez?
- Ba. Ba, ba...
- Nola... zenbat atxikitzen zen?
- Puf... Urtia bedeen.
- Urtea bederen?
- Bedeen.
- Eta nola...
- Ni oroitzen niz "en cinquante-huit", ttantta, delako aitatxiin arreba, hil delaik, eta bon, hamalau urte nintien, eta bazen e... "J.A.C.", gazten eta..."... enfin...", e... bazien...
- Bai...
- Eiten zitien "des théâtres, fêtes des jeunes..." eta geo bazien "des... des sorties, en car", eta e... Ja(u)n (err)etora,edo Ja(u)n bikaria, biak bazien denboran, eta joan... joan nintain heekilan. A... ez, ez, ez... Ttantta hil berria, ez, ez.
- Dolua...
- "Oui", oroitzen niz eta... ez.
- Eta e... beztimendan eta... beltzez.
- A, beltxez... beltxez.
- Eta gizonek ere bazuten zerbait ematen zutena?
- Hemen emaiten zuten eta... beltxa... e... "un ruban"...
- "Un ruban"?
- Beltxa. E... josten zuten e... paltuen, edo arropetan, gaiñeko arropetan, gizonek, eta emaztek e... beltxez.
- Eta atxiki... zenbat atxikitzen zuten gizonek? Urtea ere bai?
- "Voilà", hori ez niz oroit ez... Hastian, hasteko...
- Hastean?
- Hori emaiten zen eta... arropetan. Eta... meza denboran... ehorzketako meza denboran... bazuten... arropa, emaiten zena gainetik, eta "même" kapütxaekilan. Erten zuten "mantoleta", nik uste...
- "Mantoleta"?
- "Mantoleta".

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia