Mendaro (Gipuzkoa)

Errotak, irina eta kontrabandoa

Errotak, irina eta kontrabandoa <p>Okindegian zegoen errota, eta baita irin-fabrikan ere. Fabrikatik hartutako irina ekartzen zuten zuzenean. Irina bizkarrean ekartzen zuten gauez inork ez ikusteko. Neskame egon zen etxera Eibarko andre bat joaten zen irin bila eta Maltzagako geltokian erregistratu egiten zieten kontrabandoa zela eta. Olioa eta irina kontrabandoko jeneroak ziren. Beraien auzoko bat Eibarrera joaten zela olio bila dio, behin berarekin joan zen Felisa olio bila Eibarrera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Okindegian zegoen errota, eta baita irin-fabrikan ere. Fabrikatik hartutako irina ekartzen zuten zuzenean. Irina bizkarrean ekartzen zuten gauez inork ez ikusteko. Neskame egon zen etxera Eibarko andre bat joaten zen irin bila eta Maltzagako geltokian erregistratu egiten zieten kontrabandoa zela eta. Olioa eta irina kontrabandoko jeneroak ziren. Beraien auzoko bat Eibarrera joaten zela olio bila dio, behin berarekin joan zen Felisa olio bila Eibarrera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen errotaik bazenuen?
- Bai. Hortxe panaderixan... errotia.
- Bertan, panaderin bertan zeon.
- Bertan errotia. Ta hor irin-fabrikan’e bai. Hor itten zixuen.
- (Hiztuna 2) Oin ere errotia hor egongo da, ama.
- Ez. Oin etxiak daonaz hor. Zer doz hor?
- (Hiztuna 2) Ez, ama. Errekia... ta errotia ez dao hor?
- (Hiztuna 3) Irin-fabrikan esaten dezu?
- Ez, hamen. Keba. Hor ez daon. Hor errekia jaen.
- (Hiztuna 4) Hor errekia bera bakarrik dao.
- Errekia.
- Eta zuek irina eamango zenuen errota?
- Irina ekarri itten [ziun] fabrikatikan... eindakua.
- Eindakua ekartzen zenuen?
- Eindakua, irina. Irina edarra. Irina itten zeuen.
- Hainbesteko bat utzi behar izaten zenuen?
- Klaro, “tanto” o... Ez dakit zela arreglatzen zian. Bai. Ogixa ez dakit zenbat pagatzen gendun.... Errial bi... ez dakit zer... hori ezin neike esan ondo. Haura diruan asuntu hori ezin neike esan ondo.
- Eta nun ekartzen zenuen iriña?
- Bizkarrian... gabaz.
- Astoik eta ez zenuen?
- Ez. Bizkarrian gabaz iñok ikusi be.
- Gauez ibiltzen ziñeten.
- Klaro, nausixak esaten ziuen: "eruaizue disimuluan". Ta halaxe. Egunez ta gabaz relebuan itten zeuen. Itten zeben. Ta halaxe.
- Harrapatu ezkeo?
- Ba kitto! Orduan esan dizuet...
- Bazien hemen harrapautakok hemen? Ezautzen dezu batemat?
- Hola iriñetan ta?
- Bai.
- Ez, ez, ez. Ez. Zera, Kapaiñea etortzen zan Eibartikan andra bat iriñetaa, hi! Ta holaxe poltsatxo bat eruaten jonan, ez jakiñat zenbat kilo. Neuk eruaten najonan kaletikan haura. Eta gero Maltzagako estaziuan zera itten jonen.... erregistau. Bildurrak aidian, hi!
- (Hiztuna 2) Baiña ze zan kontrabandua zan iriña...?
- Bai, iriña kontrabandua [honan]! Iriña ta olixua ta... Maritxu Kaxintanekua gerra ondorenian Eibarrea eruan zianian neska koxkorra... esan dizuet, ba, Kaxintanekua bezina... Eta Eibar zaon holaxe... niki beltza? Holakotxe, bel-bel-bel-beltz. Dana erreta. Ta olixotaa Eibarrea.
- (Hiztuna 2) Klaro, erreta. Erre in zuten bonbak...
- Baiña beltz... ezin siñistu, e! Haura kale...
- Zu juten ziñan Eibarrea?
- Gitxittan. Harek eruan niñuan. “Sí”.
- Eta esan dezu olioa’re bai. Zenen estraperloa eoten zan?
- Bai, bai, estraperlua.
- Olioa...
- Bai.
- Ze gehio? Azukrea’re bai?
- Baitta uste jonat. Dana zonan eza. Eza.
- Ta hemendik... Eibarrea juten ziñeten?
- Billa.
- Beste... inguruko beste herrin batea ez ziñeten juten?
- Olixo... harexe dakat goguan, harek haraxe eruan niñuela olixotaa. Harek ez dakit ze olixo... bere anaia gaixua ta...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia