Gabiria (Gipuzkoa)

Gerraosteko gosea

Gerraosteko gosea <p>Gerraostean gose handia pasa zuten. Errazionamenduan emandako janaria txarra zen eta ez zegoen jaterik. Alkatea hasi zen, hilean behin, errazionamenduan azukrea eta olioa ematen. Eurak ez zuten estraperlorik egiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean gose handia pasa zuten. Errazionamenduan emandako janaria txarra zen eta ez zegoen jaterik. Alkatea hasi zen, hilean behin, errazionamenduan azukrea eta olioa ematen. Eurak ez zuten estraperlorik egiten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra ondoren hartan goseik pasa zenduen?
- Bai. Asko pasau gendun. Ogiik ez zan. Ogiik ez zeon ta.
- Errotak prezintatuta zeuden? Itxi ein zituen?
- Zan, como... nik ez dakit hure zerekin eitten zuen.
- Razionamenduko ogie, esaten dezu?
- Como algarroba o. Hue ez zeon jateik. Esaten gendun: hau ez jatea hobea da, jatea baiño. Razionamentun sobrau zikun artokin batek ein ziun faborea iriñe ekartzeko, ta haretxekin goizen taloa ta esnea. Amak ematen ziun penaik gehiena. Ogiik ez, ta pasau ein behar, pasau ein behar.
- Razionamenduko jana, nun erosten zenduen?
- Geo alkatea hasi zan ematen, aiuntamentun goien, goien ematen zon, herrin.
- Herriko jendea jun ta illaran jartzen ziñeten hartzeko?
- Bai.
- Zenbatero ematen zun?
- Ordun ematen zon, cada persona, medio kilo, creo.
- Baiño egunero ez ziñeten jungo. Asten behin ala?
- Hillen behin. Hillen.
- Eta pertsonako zenbat?
- Medio kilo, uste det, azukarra. Ta harekin pasau ein behar zan.
- Alkatek ze ematen zun: azukrea, ta ze gehio?
- Olioa, ta gehiau ez dakit ze ematen zon. Ez dauket oain gogon. Hainbeste urte da.
- Estraperloa're izango zan.
- Ibiliko zon jendek, ibiliko zon. Gu ez giñen iñoa're moitzen. Aitte're ez zan moitzen, ta hobe gaiñea ez moitzea. Esaten gendun, disguston bat etortzeko? “Nada. Pasar con lo que hay, y tirar para adelante”. Ta holaxe pasau gendun. Baiño geau giñen kandelea bezelaxe, flakauta.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia