Mendaro (Gipuzkoa)

Mendaroko lantegiak

Mendaroko lantegiak Lehen lantegia asko zeuden Mendaron. Inguruko herritako jende ugari joaten zen bertako tailerretara lanera. Mekanika arloko tailerrak zeuden batik bat. Txokolate-fabrika eta bi zerrategi era bazeuden. Tailer batzuen izenak aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen lantegia asko zeuden Mendaron. Inguruko herritako jende ugari joaten zen bertako tailerretara lanera. Mekanika arloko tailerrak zeuden batik bat. Txokolate-fabrika eta bi zerrategi era bazeuden. Tailer batzuen izenak aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestela ze lantegi zeuden hemen Mendaron?
- E?
- Ze lantegi zegoen hemen?
- Len asko. Mekaniko o zea dana. Mendaron len zan... teillarra Azpeittittikan, Azkoittittikan ta zeretikan... Zestuatikan ta... asko etortzen zan hona. Len teillar asko Mendaron. Herri txiki bat izeteko dana teillerra esate bateako.
- Mekanika ta... ta ze gehio?
- Bai, ba, horretxeta. Txokolateixia'e bai. Ondik'e segitzen deu. Bizkotxeixia be bahonan.
- (Hiztuna 2) "Serrería".
- E?
- (Hiztuna 2) Serrerixa bat ere bai.
- Baitta, bi serrerixa ere bai. Eta bestela, ba, hamen Garzianeko teillarra, hamen. Larrañaganekua, Endeizanekua.
- Baiña hori gerra ondoren?
- Ez...
- Aurretikan'e bai?
- O bai, gerra ondoren.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia