Mendaro (Gipuzkoa)

Mendaroko irin-fabrika

Mendaroko irin-fabrika <p>Fabrikako nagusiak gero bitxi-denda jarri zuen, Madrilen erosten zituen bitxiak. Irin-fabrika ere jarri zuen. Morroi lanetan ibili zen lehenengo herriko baserri baten. Herritar askori eman ziola jaten dio Felisak. Irin-fabrikan langile gutxi ziren. Turbina Altzolan zuten, eta handik indarra botatzen zuten fabrikara. Irin-fabrikak zein eremu okupatzen zuen azaltzen du. Fabrika gero Nafarroara joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Fabrikako nagusiak gero bitxi-denda jarri zuen, Madrilen erosten zituen bitxiak. Irin-fabrika ere jarri zuen. Morroi lanetan ibili zen lehenengo herriko baserri baten. Herritar askori eman ziola jaten dio Felisak. Irin-fabrikan langile gutxi ziren. Turbina Altzolan zuten, eta handik indarra botatzen zuten fabrikara. Irin-fabrikak zein eremu okupatzen zuen azaltzen du. Fabrika gero Nafarroara joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero harek ipiñi zaban "fábrica de harinas", baiña gero joierixia ipiñi zaban. Ta joiekin ataa zaban diru asko. Ta Madridea juten zian. Nere aitta(k) eruaten zaban haura Madridea. Joiak erosi eta holaxe tratuan ibili zan.
- Madriden erosten zittun?
- Bai, hara juten zan, bai. Madridea juten zan. Argixa urten zaban harek e! Morro... gaiñea, Arteta o Sahatzun, morroe junda. Ez jakaraz nik ez... nere gizona... ni alargunduta nao urte morduan. Bestela, ez dakit harek jakingo zaban nungo morroia zan. Nere amamak eta... Oingo gaztiak ez dakit hori jakingo deben haura nungo morroia zan. Morroe. Artetakua... Sahatzukua...
- (Hiztuna 2) Ta gero ze in zaban tailler... montau hori?
- “Sí”. Pentsau zela montau zeban gaiñea! Porke Mendaroko jendia juten zan Eibarrea lanea. Eskupetan itten zeban jendiak asko len. Eskupetan. Eta harek ikusi zela zixezen obreruak, eta horrek esan zaban eze: “Ez, ez, ez... hori ez da hola. Herrixan bertan laga bihar da dirua, ez kanpuan”. Horrek Linazasoro horrek. Bai.
- Familixarik badaka oin hamen? Ez.
- Bai, Karmen Zuloaga ta honek. Karmen Zuloaga ezautu huan?
- (Hiztuna 2) Bai, Juantxo Garate ta?
- A, bai, bai, bai.
- Bueno, Juantxo Garate ta dittuk pues... haura bisabuelo, bisabuelo edo tataraubelo edo auskalo zer! Bai, Juantxon-ta aittitta haura.
- (Hiztuna 2) Aittitta?
- Juantxona ez, amana ta.
- Bai, bai, bai.
- Bai. Hori ez dakik etxia hor zubixan onduan len etxe hori... haura horretarra zuan. "Grandia", Mendaroko "grandia" horrek hittunan, neska!
- Famili aberatsak.
- Egixa, egixa da. Bai. Ta harek, ba, jaten herrixai ba asko eman zion. Irin-fabrikan ta abarrian ta... zea zan gizon...
- Irin-fabrika nun zeon hemen Mendaron?
- Ba, irin-fabrika... ontxe etxiak hor badaoz, ba, grisak einda hola balkoi rarotxuak dakazenak...? Aldapan behetik gora abantatzen zea ba?
- (Hiztuna 2) Estazioko aldapa horretan...
- Bai, bost bat urte izango dia ez... bota zebela?
- (Hiztuna 2) Bai, bota zebela bai.
- Ba, haura guztia irin-fabrikia. Ta oin etxiak in dittue.
- Zer zan Mendaroko jende gehiena lanen...
- Ez obrero asko ez, obrero asko ez zian. Ez zian obrero asko, baiña...
- (Hiztuna 2) [...] hori ez gendun ezautu funzionatzen e.
- Ez, obrero asko ez zian irin-fabrikan. Igual zer...? nik ez dakit, ba, zortzi-hamar danea.
- Gutxi!
- Bai, gehixau...
- Bai, bai gitxio seguramente. Gitxio. Ta gero zentrala zaken horrek Altzolan. Turmiñia o esaten zakon. Ta handikan indarra botatzen zeben hona fabrikara. Ta hamendikan’e bai fabrika zaharretik’e, esan dizuet ba... hori’e irin-fabrikiana zan. Juantxon etxe hori zea guztiori... irin-fabrikia. Ta horrek etxe horrek'e irin-fabrikian lokalak. Ta geo, hori irin-fabrika hori zeera uste det jun zala... hori Naparrura edo ez dakit nora. Gero bat in zeben irin-fabrikak eta gauzak eta honek irin-fabrika honek txikixonek, ba, zertu in zittuen...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia