Txerri-hiltzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean zuten ganaduaren inguruko aipamena egiten du. Txerria hazi eta hiltzen zuten etxean eta txorizo eta odolkiak egiten zituzten. Ekaitza izan zen egun bateko kontuak kontatzen ditu eta eguraldia nola igartzen zuten ere aipatzen du.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Jagoba Cobos
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 27a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: MEN-008/026
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Ardixak zuek e... ze klase zakazuen?
- Oingotxiak.
- Bai? Bihorra?
- Bai.
- Kabaillua?
- Bai.
- Manduak, astuak? Danak...
- Bai, horrek auki genduzen.
- Txerrixa erosi itten zenun ala hil?
- Bai, ez... txarrixa ekarri ta hazi. Geo, hil ta jan.
- Ta arra baldin bazan ze ittten zenun?
- Ba, berdin. Lirainduta ipiñi, ta gizendu ta jan.
- Ta emia?
- Emia’re bai. Haura ere liraindu in biha da. Liraintzen ez bada txarra geratzen da txarrixa!
- Zenbat pixukin hiltzen zenuten?
- Ba, bastante. Hamar arrua edo inguru indakuan.
- Eta odola batu itten zenuten?
- Bai odolostia edarrak eta... itten genduzen...
- Solomua, urdaiazpikua...
- Bai, dana. Txarrixak e... gauzak danak dia finak eta onak. Gozuak.
- Odolkixak...
- Dana.
- Ta karobixak orduan... badakizu karobixen kontua.
- Bai, karobixak ein zian bi urtetan gurian, Artetan. Txikixa nitzen ta lan haundixa ta neke haundixa deu, baiña geo sororako ona. Artua ta babia edarra hartzen genduzen.
- Artua zakazuen jarritta?
- Bai.
- Eta... akordatzen zea ekaitzen bat edo sasoien batekua edo?
- Bai. Egualdi txarra... ja-ta gaztaiñak eta sagastixak dana apurtu nik hamar urte naukazela.
- Hogeta hamahiruan orduan?
- Bai, ez dakit zenbatian izango zan, baiña ja-ta dana apurtu eta orduan ganauentzako ezer be geratu eta ez dakit gure gurasoak zela ganauak eta mantendu zittuen.
- Ze egon zan... txingorra edo...
- Txingorra. Ja-ta haundixa... oin apurtuta moduan zihero, gaiñera, apurtu! Haura gaztaiña ederra! Harek asko mantentzen giñuzen ta!
- Eta egualdixa lengua ta oingua...
- Bai, bolarak itten dittu. Asensiuetan e... aurten txarra ein dau. Len eitten zittuan Asensiuetan egualdi txarrak. Ta hurrengo onak.
- Ekaitza bazatorren, aurretik bazakizuen egualdixa... segittuan beittuta laiñuei...
- Bai, Bizkaira begiratzen giñuan ta: “badator... Bizkai aldetik egualdi txarra”. Hori esaten genduan bakarrik. Ostian, eze... ez zauan zeaik ta ez giñuan igertzen.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!