Mendaro (Gipuzkoa)

Mendaroko antxoa lantegian lanean

Mendaroko antxoa lantegian lanean <p>Mendaron lan egin zuen antxoa lantegi batean. Hamar orduko lana izaten zuen eta bost pezeta irabazten zituen orduko. Nagusiaren kontuak aipatzen ditu. Krisia egon zen eta garaiko diruak izendatzen ditu. Etxea errentan zuten eta etxearen jabeak kanpotarrak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mendaron lan egin zuen antxoa lantegi batean. Hamar orduko lana izaten zuen eta bost pezeta irabazten zituen orduko. Nagusiaren kontuak aipatzen ditu. Krisia egon zen eta garaiko diruak izendatzen ditu. Etxea errentan zuten eta etxearen jabeak kanpotarrak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek e... hazi ziñaten baserrixan, ez?
- Bai, ba, beti basarrixan bizi.
- Baserrittik bizi, baiña geo zu lanian... kanpoa jun ziñan, ez?
Taillerren baten eo...
- Geo, antxoan. Bost urte ein nittuan antxoan.
- Nun? Nun in zenun hori?
- Hamen, Mendaroko Penizian. Mendaron antxoia egon zanian. "Sesenta"-tik "sesenta y cinco"-a.
- Ta zenbat orduko lana zan hori?
- Ba, zortzi, beatzi... hamar ordu!
- Hamar ordu. Eta gero etxea jun...
- Bai, bai ta... geo, ba, umiak eta mutillak eta lana eitten zeen. Umiak gurian danak lan asko indakuak dia!
- Ta jornala... akordatzen zea zelakua zan?
- Ba, ez dakit ze e... ahaztuta nao. [...] hamar luzeroko. Bost pezeta edo... orduko edo.
- Orduko?
- Bai. Eta haura gauza haundixa zan!
- Eta nausixa gogorra zan?
- Ez, oso majo. Mutrikuko Urrita, Agapito Urrita. Haura ere ni baiño gaztio, baiño hil zan haura ere! Bai... oso nausi ona auki genduan. Ta jende asko ibili zan e! Bai, antxoan...
- Ta krisi oin... krisixa...
- Ordun’e bai! Krisixa zauelako Penizea atxurrian ein zeben kamiñua... jendia bajau... Bai, urtero egoten dia hiru-lau bat urtian. Bajau aldixa. Orduan Franco zauan. Baiña gero etorri zan lana, baiña estu eondakun ia e...
- Bat baiño gehixo, ezta? Krisixa bat baiño gehixo ezautu dezu.
- Bai, bai... askotan. Ta oin’e etorriko da lana atzea.
- Akorda... lelengo txanpona? Lengo dirua?
- E... beltz txiki batzuk eta... txakur haundixa ta txakur txikixa ta zian. Ta errial bikua. Errial bikua haundixana... errial bikua zuluakin eta haura dirue [...].
- Eta etxia ez zenuten erosi zuek...
- Ez, ez, ezta... Ez zauala dirurik eta beti errentia pagauta.
- Zeni pagatzen ziozuen errentia?
- Ba, nausixai.
- Kanpotarrak zian nausixak?
- Bertakuak.
- Bai?
- Bueno, Madrikuak zian Sahatzu ta horrek e. Ba, nausixa Madrikua zeben, ta Zarautzen zaken maiordomua kobratzaillia, kobratzen zana. Ta Santo Tomasetan pagatzen zion Debara junda... aittak eta zea... errentia etxiana.
- Asko izeten zan?
- Ez dakit nik. Hori ez dakit. Eurek arreglatzen zian ta ez dakit.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia