Karea etxeko karobian egiten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Karea baserrian bertan egiten zuten. Karobia eduki zuten etxean. Goitik su ematen zitzaion, harriak eta egurra sartu eta behetik karea atera. korta desinfektatzeko eta solorako erabiltzen zuten karea.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: MAR-052/017
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak
Transkripzioa
- Karie lehena asko erabiltten zan. Karie baserrixen be eitten zan. Ixe leku danetan eitten zan. Karie geuk be eitten genduen.
- A bai? Ta zelan, ba, eitten zan?
- Karie eitteko, kalerue esaten jako, zulo bat egoten zan. Goittik emon sue, ipini ta behetik ataten zan karie. Goittik bota harrixe eta egurre, ta han egoten zan, suten. Haxe egurre bota biher beti, ta harrixe. Harrixe da, ba, klasie, karie eittekue, kaliza, leku askotan egoten da hori harrixoi. Haxe. Amatau barik euki biher zan /bizan/.
- Zenbat denporan?
- Nahi dozun beste denporan. Goittik bota egurre ta harrixe, ta behetik karie atara. Basarrixetan eitten zan etxerako lain inguru, mordo bat ein, hamabost bat egunien edo. Ein ta, ba, etxerako edo auzuentzako nahiku da, amatau. Hori kalerue euen leku batzuetan igul egongo zan sei hillebetien be amatau barik.
- Hori orduen kortarako erabilten zan?
- Bai, kortarako, desinfestetako. Solorako be ona zan.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!