Markina-Xemein (Bizkaia)

Urraca Pastor Markinako karlisten 'Círculo Tradicionalista'n

Urraca Pastor Markinako karlisten 'Círculo Tradicionalista'n <p>Primo de Riveraren diktaduran karlistak <em>C&iacute;rculo Tradicionalista</em>n batzen ziren. Behin Urraca Pastor buruzagi karlista etorri zen bertara eta Kasilde eta beste batzuk ere joan ziren hura entzutera. Handik irten eta "Emakumes de Markina todas unidas formaremos un grupo bueno que podamos gritar: Gora Euzkadi askatuta!" oihukatu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-013-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Primo de Riveraren diktaduran karlistak Círculo Tradicionalistan batzen ziren. Behin Urraca Pastor buruzagi karlista etorri zen bertara eta Kasilde eta beste batzuk ere joan ziren hura entzutera. Handik irten eta "Emakumes de Markina todas unidas formaremos un grupo bueno que podamos gritar: Gora Euzkadi askatuta!" oihukatu zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemen zer egon zien, han sasoien, Primo de Riveran sasoien, karlista asko?
-Bueno, bai, karlistak be baeuken euren zentrue, baeuken. "Círculo Carlista". Tradicionalista! "Círculo Tradicionalista". Han be etorri zan Urraca Pastor, "a hablar a los suyos". Ta gu, lau-bost neska, tipi-tapa, "a escucharle a Urraca Pastor". Haren amaixe izen zan: "Margaritas del campo, margaritas de la calle, todas enlazadas formaremos una guirnalda para coronar a nuestros antepasados". Ta urten genduen handik. Nik neuken erropa berde bat, ta petxerie, beran kuellue zeuken zurixe, eta eukezan zerak... "cerezas".
-Kerixak.
-Haretxek zertute. "Y era, pues, rojo, blanco y verde". Eta hareaz ikusi niñunien batek orratza sartu osten, baiña nik kasoik be ez. Urten gendunien, zelaire heldu giñenien, ia akordetan banaz: "Emakumes de Markina, todas unidas formaremos un grupo bueno que podamos gritar: Gora Euskadi Askatuta!". Hori zelaixen esan genduen. Ta han batenbatek: "Oye, no hables así alto". Esan notsen: "Bueno, Batzokikue zara ala billurtixe zara? Ba, etxa!" Billurrik ez da euki biher. Arpeire esan biher dabe /bidabe/ gauzak. Arpeire esateko billurrik ez da euki biher.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia