Kartzelatik kartak hankartean atera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kartzelatik irten zenean, hainbat karta atera zituen hankartean ezkutatuta. Horrelako lekuetan asko ikasten dela dio.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: MAR-012/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
Baiñe hantxe be konportamentu ona. Ta urten nebanien, batak eta bestiek: "Zu, hauxe kartiau..." ta "Zu, hauxe kartiau..." ta... Bai. Azkenien, zeraz, hillekuekin banengo lantxek, ipini hortxe ta hortxe ata nittuzen nik hainbeste karta. Zerak esan osten /esausten/, kartzeleriek esan osten eze (fea...): "Kasilda, espero que no saques nada de la cárcel". "No, ni me han ofrecido". "Si supieras bien que hasta en los sobacos llevaba...". "Bien, confío en tí". Ata, eta danak entregau ahal izen nittuzen, karta danak. Handixeik denpora zatire, egon zien, Urberuaga da hamen, balnearixue izendako bat, hortxe egon zien presuek: extranjeros, bertokuek... danetaikuek. Eta autobusien nun ikusten dot doña Mariana. Ta jun nintzen saludeta. Esan osten eze: "Uy, cuánto te agradezco. Ven a Urberuaga". Jun nintzen Urberuagara, ta hantxe bixok merixendau genduen. Baiñe nik haren borondate onaz aprobetxau neban neure koñeta baten lehengosuai ta beste mutil bati zeozertxu emotie. "Osea que, confió en mi. No sabía el cargamento que saqué". Ze holako lekuetan ikesi eiiten dozu /eitxozu/ gauzak eitten, ezta? Norberak be nahiko eban, ta ba beste batzuk be bai.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!